Bagram

Bagram[1] (paxtueraz eta persieraz: بگرام‎) Afganistango hiri bat da, herrialdearen ekialdean dagoena, Kabul hiriburutik 25 kilometrotara. Ghorband eta Panjshir ibaien arteko lotunean dago, Charikar hiritik gertu. Zetaren Bidetik, Kabul eta Bamyanerantz, Indiarantz nahitaez igaro beharreko puntu bat izan zen.

Bagram
بگرام
herria
Administrazioa
Estatu burujabe Afganistan
Afganistango probintziaParwan probintzia
Jatorrizko izenaبگرام
Geografia
Koordenatuak34°56′00″N 69°14′00″E / 34.9333°N 69.2333°E / 34.9333; 69.2333
Map
Altuera1.492 m
Demografia

Antzinarotik populatua, Alexandro Handiak hiria gotortu eta Alexandria Kaukasoan izendatu zion. Horrela, Greko-Baktriar Erresumako hiriburuetako bat bilakatu zen. I. mendean, Kusan Inperioko udako hiriburua izan zen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Artikulu hau Afganistango geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.