Balbino García de Albizu

Nafarroako etnografo eta dibulgatzailea

Balbino García de Albizu Jimenez (Donostia, Gipuzkoa, 1943) Nafarroako etnografo eta dibulgatzailea da. Lau hamarkadatan Ameskoako iragana ezagutzeko eta zabaltzeko hainbat ekimen eta ikerketa-proiektu bultzatu ditu. Estellerriko Erriberako kultura tradizionalaren dibulgazio-lana nabarmena izan da.[1][2]

Balbino García de Albizu

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1943 (80/81 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaAmeskoabarrena
Jarduerak
Jardueraketnografoa eta dibulgatzailea

Ameskoako historiarekin, toponimiarekin, abizenekin eta hizkuntzarekin lotutako gaiak aztertu ditu eta hainbat lan argitaratu ditu.[1] Bere jardunean kultura herrikoi eta tradizionala bultzatzen eta garatzen lagundu du.[3]

Elurtegiak eta txondorrak lantzen zituzten lanbide tradizionalak berreraikitzeko lan handia egin du.[2]

Sariak

  • Balbino Garcia de Albizu etnografoa Txondorra Egur-ikatza saria jasotzen (2022)
    2022: Txondorra Egur-ikatza saria jaso zuen. Saria Olentzeroren Lagunen Elkarteak sustatzen du, Iruñeko Udalarekin eta Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean. Bere jardunean kultura herrikoi eta tradizionala bultzatzen eta garatzen laguntzen duen pertsona edo erakundea aintzatestea xede duen sariak zortzigarren edizioko saria.[3]

Memoria historikoa

Hainbat urtez ibili zen 1936ko Gerran Ameskoan izandako errepresioa ikertzen. Balbino García de Albizu izen bera zuen aitona hainbat lagunekin hil eta Urbasako Arrasoko leizera bota zuten. Egindako ikerketari esker, aitonaren gorpuzkiak ez ezik, beste zazpirenak identifikatu zituzten 2014an, eta Urbasako beste leize eta amildegietan jazotako sarraskiak argitzeko bidea ireki zuen.[4][5]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak