Barbara Uthmann

Barbara Uthmann (Annaberg, 1514Annaberg, 1575eko urtarrilaren 14a) Alemaniako Metal mendietako negozioandre arrakastatsua izan zen. Eskualde hartako bigarren industria iraultzaren sustatzaile nagusia kontsideratzen da[1].

Barbara Uthmann

Bizitza
JaiotzaAnnaberg-Buchholz, 1512 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Alemania
HeriotzaAnnaberg-Buchholz, 1575 (egutegi gregorianoa) (62/63 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Christoph Uthmann (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakekintzailea

Biografia

Heinrich von Elterleinen alaba eta Gottfried Uthmann-en emaztea izan zen. Senarra hil zitzaionean berak hartu zuen meategien eta ehoziri-lanen negozioaren ardura[2]. Meategien jarduerak geologiazko jakintzak ekarri zizkion eta Alemaniako geologia esparruan aintzindaria izan zen. Bere enpresatan 900 langile izatera iritsi zen.

Errekonozimenduak

Barbara Uthmann Metak mendien eskualdeko pertsonalitate handietako bat izan zen eta hainbat errekonozimendu izan ditu historian zehar.

  • 1885 urtean Annabergeko plazan ezarri zen brontzezko estatua bat.
  • 2003an Uthmann (312231) izena eman zitzaion Metal mendietako Drebach obserbatorioan aurkitutako planetode bati. Jupiter eta Marte artean kokaturik dauka bere orbita.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Barbara Uthmann