Bego Etxebarria Bilbao

Euskaltzale bizkaitarra

Bego Etxebarria Bilbao (Gernika, Bizkaia, 1942-Donostia, 2018ko ekainaren 7a) euskaltzale bizkaitarra izan zen. Gernikarra zen jaiotzez, baina Eibarren hazi zen eta Donostian pasatu zituen bere bizitzako urte asko. Ofizioz bankako langile izan zen.

Bego Etxebarria Bilbao

Bizitza
JaiotzaGernika-Lumo, 1942
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaEibar
Donostia
Heriotza2018ko ekainaren 7a (75/76 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jardueraklangilea
KidetzaBagera
Gure Esku Dago
Sare
Euskal Herrian Euskaraz
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuna

Gaztetatik euskararen munduan

Txillardegi eta Bego Etxebarria. 1990[1]

Euskararen mundua Eibarren ezagutu zuen, besteak beste, Juan San Martin, Imanol Laspiur eta Serafin Basauriren eskutik. 1950. hamarkadako iluntasunaren ostean, 1960. hamarkadan itxaropenerako tarte bat sortu zen. Euskara kalera irteten hasi zen, euskal jaiak sortu eta ugaritu ziren... Bego ere mugimendu horretan murgildu zen hamarkada osoan, euskarazko klaseak eta alfabetatzeko programak bultzatuz. Bertan euskaraz idazten irakasten zuten, testuak landu, hitzaldiak antolatu, eta abar.[2]

Euskara batuaren aldeko Ermuko zina (1968) deiturikoan, besteak beste, Eibarko Idazle eta euskaltzale gazte batzuk ere egon ziren.

Euskara batua sortzearen aldeko Ermuko zinean (1968), besteak beste, Eibarko Idazle eta euskaltzale gazte batzuk ere egon ziren. Ipar Euskal Herrian Euskal Idazkaritzak 1964an onartutako gomendioak onartuz eta erabiliz, denbora laburrean ohitura bihurtu zituzten. Geroago, 1970ean Batasunaren Kutxa liburuaren sarreran, Baionan eta Eibarren Ermuko zina berretsi eta sinatutako hirurogeita hiru euskaltzale eta idazleen zerrenda argitaratu zen. Horien artean baziren lehen aipatutako eibartarrak: Imanol Laspiur, Juan San Martin, Serafin Basauri eta Bego Etxebarria.[3][4]

Ekintzaile

Bizitzan zehar hainbat taldetan aritu izan zen militante: frankismo garaian klandestinitatean aritu zen langile-komiteetan; ondorengo urteetan, bankako euskara-taldeko kide izan zen, eta Sare eta Gure Esku plataformetan ere parte hartze aktiboa izan zuen urteetan zehar. Herri Batasunan eta ezker abertzaleko antolakuntza desberdinetan ere ibili izan zen. Mugimendu sozialei dagokienez, Euskal Herrian Euskarazen eta Amnistiaren aldeko mugimenduan aritu zen, besteak beste. Eta azken urteetan, Bagera euskaltzaleen elkartean, Ikasbide elkarteko eta Donostiako kantu jiran, Amarako ezker abertzalean, elkarrizketa filosofikoetan… Zerrendak ez du etenik.[5]

Erreferentziak

Kanpo estekak