Berliner Zeitung

Berliner Zeitung (BLZ, "Berlindar Egunkaria") Alemaniako egunkaria da. Egoitza Berlinen du. 1945ean sortu zen, Ekialdeko Alemanian. Behin harresia eta Alemaniako Errepublika Demokratikoa erorita, egunkaria kaleratzen jarraitu da. Argitaratzailea Berliner Verlag da eta egoitza Haus des Berliner Verlagesen eraikinan dago. Ideologikoki zentro-ezkerrean kokatzen da.

Berliner Zeitung
Motainformazio orokorra
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia1945
Hizkuntzaalemana
Argitaratze lekuaBerlin
ArgitaletxeaBerliner Verlag GmbH
Banaketa
Banatze-eremua Alemania
Maiztasunaegunero astelehentik larunbatera
(igande eta jai egunak ez ezik)
Historia
IdeologiaZentro-ezkerra
ZuzendariaBrigitte Fehrle
Identifikadoreak
ISSN0947-174X, 0323-5793 eta 1437-9465

berliner-zeitung.de
Facebook: berlinerzeitung Twitter: berlinerzeitung Instagram: berliner_zeitung Telegram: berlinerzeitung LinkedIn: berlinerzeitung Youtube: UCOK_An4e3Um5pkziO3e1Qyw Edit the value on Wikidata

Historia

Berliner Zeitung lehenengo aldiz 1945eko maiatzaren 21ean plazaratu zen, Sobietarrek okupatutako Berlin aldean.[1] Lehen erredakzio burua Alexander Kirsanow izan zen, koronel sobietarra. Baina hilabete gutxi batzuk izan ziren, berehala Rudolf Herrnstadt alemanaren eskuetan gelditu baitzen. 1949an Alemaniako Errepublika Demokratikoa aldarrikatu zen eta orduan egunkaria Alemaniako Alderdi Sozialista Batuaren eskuetara pasa zen.

1989an, Berlingo harresiaren erorketarekin, Gruner + Jahrrek eta Robert Maxwell argitaletxeak Berliner Zeitung eta Berliner Kurier erosi zituen. Azkenean, Gruner + Jahr jabe bakarra gisa gelditu zen eta 1997an egunkaria erabat berritu zuten. Helburu aitortua Alemaniako Washington Post antzekoa izatea zen. Gaur egun Alemaniako bi aldeetako kazetariak biltzen ditu eta egunkaria berritzailea izaten saiatzen ari da.[2] Izan duen arrakastaren ondorioz, egun, estatu mailan nabarmentasuna izatea lortu duen Ekialdeko Alemaniako egunkari bakarra da. 2003an Berliner Zeitung Berlingo harpidetza gehien zuen egunkaria izan zen; asteroko edizioaren 207.800 ale saltzen ziren, 468.000 irakuleekin.

Zuzendariak

Berliner Zeitung egunkariak Ekialdeko Berlinen garrantzi handia izan zuen.
1945eko maiatza–ekainaAlexander Kirsanow
1945–1949Rudolf Herrnstadt
1949ko maiatza-uztailaGerhard Kegel
1949ko uztaila-irailaGeorg Stibi
1949–1955Günther Kertzscher
1955–1957Erich Henschke
1957–1961Theo Grandy
1961–1965Joachim Herrmann
1965–1972Rolf Lehnert
1972–1989Dieter Kerschek
1989–1996Hans Eggert
1996–1998Michael Maier
1999–2001Martin E. Süskind
2002–2006Uwe Vorkötter
2006–2009Josef Depenbrock
2009–2012Uwe Vorkötter
2012-Gaur egunBrigitte Fehrle

Erreferentziak

Kanpo estekak