Bertxhori

Bertxhori Iruñean jokatu ohi den binakako bertsolari gazteen sariketa da. Nafarroako Unibertsitate Publikoan antolatutako bertso-eskolatik sortu zen. Unibertsitate eta ikasle giroko sariketa da. Lehen edizioa 2022ko martxoan jokatu zen. [1][2]

Sariketaren bertsolari gazte eta hasiberriei plazak emateko eta ikasle giro euskaldun eta bertsozaleari elkargune bat eskaintzeko helburuarekin sortu zen. Antolatzaileek eredutzat hartu zuten Gasteizko Bertso Katu sariketa. [3]

Egitura

Sariketa hiru kanporaketaz eta finalaz osatzen da. Saio bakoitzean hiru bertsolari bikotek kantatzen dute eta kanporaketa bakoitzeko bikote irabazlea sailkatzen da finalera. Saioak elkarte ala taberna giroan egiten dira.

Finala Laban jokatu ohi da.

Edizioak

UrteaParte hartzaileakFinalistakTxapeldunak
2022[4][5]
2023[6][7]
  • Aitziber Leoz
  • Idoia Granizo
  • Beñat Astiz
  • Mikel Etxezarreta
  • Ekain Alegre
  • Bittori Elizalde
  • Beñat Astiz
  • Mikel Etxezarreta
2024[8][Zehazteke][Zehazteke]

Erreferentziak

Kanpo estekak