Biela
Biela txandakako mugimendu zuzena errotaziozko mugimendu bihurtzen duen edo errotazio mugimendua txandakako mugimendu bihurtzen duen barra da.
Barne errekuntzako motorretan, errekuntzaren ondorioz pistoiak jasaten duen indarra birabarkiari transmititzen dio. Bere eginbeharra abiadura handian lortu behar duenez, batetik ahalik eta arinena izan behar du eta bestetik ahalik eta zurrunena. Hori lortzeko, asko zaintzen dira erabilitako lehengaiak (aluminioa, altzairua, burdinurtua, etab.), profilaren forma(H, I) eta fabrikazio prozesua (estanpazioa, mekanizatua).
Atalak
- Burua: Bielaren burua da birabarkiaren erroarekin lotzen dena. Orokorrean, muntaia errazteko, bielaren burua erdibituta dago. Bereizten den biela zatiari txapela esaten zaio.
- Gorputza: Burua eta oina lotzen ditu, eta orokorrean H itxurako ebakidura du, forma honek ematen baitu zurruntasunik haundiena.
- Oina: Pistoia eta biela lotzen den gunea da. Lotura buloi baten bidez egiten da.
Kanpo estekak
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna