Bigarren Txina-Japonia Gerra

Bigarren Txina-Japonia Gerra[5] (1937ko uztailaren 7a – 1945eko irailaren 9a) Txinako Errepublika eta Japoniar Inperioaren arteko gerra izan zen. 1937 eta 1941 artean, Txinak Hirugarren Reicharen (1938 arte) eta SESBen (19371940) eta AEBren laguntza ekonomikoa jaso zuen Japonia borrokatzeko[6]. Japoniak Pearl Harbor eraso zuenean, gerrak Bigarren Mundu Gerraren Ozeano Bareko Frontearekin bat egin zuen. Bigarren Txina-Japonia Gerra XX. mendeko asiar gerrarik handiena izateaz gain[7], Mundu Gerraren Ozeano Bareko erorien %50a izan zuen.

Bigarren Txina-Japonia Gerra
Bigarren Mundu Gerra
Ozeano Bareko Frontea
Japoniar gudarosteak
Data1937ko uztailaren 7a – 1945eko irailaren 9a
Lekua Txina
EmaitzaTxinaren garaipena
Gudulariak
Taiwan Txinako ErrepublikaJaponia Japoniar Inperioa
Buruzagiak
Taiwan Chiang Kai-shek

Taiwan Chen Cheng
Taiwan Yan Xishan
Taiwan Feng Yuxiang
Taiwan Li Zongren
Taiwan Xue Yue
Taiwan Bai Chongxi
Taiwan Peng Dehuai
Taiwan Zhu De
Ameriketako Estatu Batuak Joseph Stilwell
Ameriketako Estatu Batuak Claire Chennault

Ameriketako Estatu Batuak Albert Wedemeyer

Japonia Hirohito
Japonia Hideki Tojo
Japonia Korechika Anami
Japonia Yasuhiko Asaka
Japonia Shunroku Hata
Japonia Seishiro Itagaki
Japonia Kotohito Kan'in
Japonia Iwane Matsui
Japonia Toshizo Nishio
Japonia Yasuji Okamura
Japonia Hajime Sugiyama

Japonia Yoshijiro Umezu
Indarra
5.600.000
3.600 sobietar (1937-40)
900 amerikar hegazkin (1942-45)[1]
3.900.000[2]
900.000 txinatar laguntzaile[3]
Galerak
Nazionalistak:
1.320.000 hildako
1.797.000 zauritu
120.000 desagertu[4]
Komunistak
447.000 hildako eta zauritu
17.530.000 zibil2.
480,000 hildako
600,000 zauritu

Nahiz eta herrialde bien arteko tirabirak eta borrokak 1931n hasi, eskala handiko gerra 1937an hasi eta ez zuen bukatu 1945eko Japoniaren errendiziora arte. Guda zenbait hamarkadaz Txinak pairatu zuen japoniar politika inperialistak sortu zuen, kontinentea baliabideak lortzeko erabili zuena. Era berean txinatar nazionalismoak autodeterminazioa bultzatu zuen etsaia borrokatzeko. 1937 baino lehen, Txina eta Japoniak tokian-tokiko gerrateak besterik ez zituzten, "istiluak" zeritzonak, eta ez zuten erabateko gerra bilatu. 1931n, "Mukdengo istilua"ren ondorioz Japoniak Mantxuria inbaditu zuen. 1937an "Marco Polo zubiaren istilua"k, behin betiko, erabateko gerra sortu bazuen ere, Txinak ez zuen gerra de iure aldarrikatu 1941eko abendura arte.

Izena

Txineraz gerrak Japoniarren aurkako Erresistentzia Gerra (抗日戰爭 edo 抗日战争), Zortzi Urteko Erresistentzia Gerra (八年抗戰 edo 八年抗战), Erresistentzia Gerra (抗戰 edo 抗战) eta Bigarren Txina-Japonia Gerra (第二次中日戰爭 edo 第二次中日战争) izenak ditu.

Japonieraz, berriz, Txina-Japonia Gerra (日中戰爭; Nitchū Sensō) izenaz ezagutzen badute ere, gerraren hasieran gobernuak Iparraldeko Txinako istilua ( 華北事變; Kahoku Jihen) eta, gero, Txinako istilua (支那事變; Shina Jihen) deitu zuen.

Guduak

GaraileaIzenaUrtea
Japoniar InperioaMukdengo istilua1931
Japoniar InperioaMantxuriako japoniar inbasioa1931
Japoniar InperioaJiangqiao kanpaina1931
Japoniar InperioaNenjiang zubiaren gudua1931
Japoniar InperioaJinzhouko operazioa1931
Japoniar InperioaHarbingo gudua1932
Japoniar InperioaShanghaiko istiulua1932
Japoniar InperioaMantxukuoko bakea1932
Japoniar InperioaHarresi Handiaren gudua1933
Japoniar InperioaReheko gududa1933
Txinako ErrepublikaSuiyuango kanpaina1936
Japoniar InperioaBeiping-Tianjingo gudua1937
Japoniar InperioaChahar operazioa1937
Japoniar InperioaShanghaiko gudua1937
Txinako ErrepublikaSihangeko gudua1937
Japoniar InperioaBeiping–Hankouko istilua1937
Japoniar InperioaTianjin–Pukouko gudua1937
Japoniar InperioaTaiyuango gudua1937
Txinako ErrepublikaPingxingguango gudua1937
Japoniar InperioaXinkouko gudua1937
Japoniar InperioaNanjingeko gudua1937
Japoniar InperioaXuzhouko gudua1937
Txinako ErrepublikaTaierzhuangeko gudua1938
Japoniar InperioaHonango gudua1938
Japoniar InperioaLanfengeko gudua1938
Japoniar InperioaWuhango gudua1938
Txinako ErrepublikaWanjialingeko gudua1938
Japoniar InperioaGuangdongeko gudua1938
Japoniar InperioaNanchangeko gudua1939
Japoniar InperioaXiushui ibaiaren gudua1939
Txinako ErrepublikaSuixian-Zaoyangeko gudua1939
Japoniar InperioaShantouko gudua1939
Txinako ErrepublikaChangshako gudua1939
Txinako ErrepublikaHegoaldeko Guangxiko gudua1939
Txinako ErrepublikaKunlun pasabidearen gudua1939
Japoniar InperioaNeguko kanpaina1939
Txinako ErrepublikaWuyuango gudua1940
Txinako ErrepublikaZaoyang-Yichangeko gudua1940
Txinako ErrepublikaEhun Errejimentuen gudua1940
Japoniar InperioaVietnamgo kanpaina1940
Txinako ErrepublikaErdialdeko Hupeiko gudua1940
Txinako ErrepublikaHegoaldeko Henango gudua1941
Txinako ErrepublikaMendebaldeko Hopeiko kanpaina1941
Txinako ErrepublikaShaggaoko gudua1941
Japoniar InperioaHegoaldeko Shanxiko gudua1941
Txinako ErrepublikaChangshako gudua1941
Txinako ErrepublikaChangshako gudua1942
Japoniar InperioaYunnan-Birmaniako errepidearen gudua1942
Japoniar InperioaToungooko gudua1942
Txinako ErrepublikaYenangyaungeko gudua1942
Txinako ErrepublikaZhejiang-Jiangxiko gudua1942
Txinako ErrepublikaMendebaldeko Hubeiko gudua1943
Txinako ErrepublikaMendebaldeko Yunnango gudua1943
Txinako ErrepublikaChangdeko gudua1943
Japoniar InperioaIchi-Go kanpaina1944
Japoniar InperioaErdialdeko Henango gudua1944
Japoniar InperioaChangshako gudua1944
Japoniar InperioaGuilin-Liuzhouko gudua1944
Txinako ErrepublikaMendebaldeko Hunango gudua1945
Txinako ErrepublikaBigarren Guangxigo kanpaina1945

Erreferentziak

Kanpo estekak