Bisigu arrunt

Bisigu arrunta, arrosel arrunta edo —umetan— pantxoa (Pagellus bogaraveo) Sparidae familiako ur gaziko arraina da, ekialdeko Ozeano Atlantikoan eta mendebaldeko Mediterraneo itsasoan bizi dena[1]. Haragi zuriko itsas arraina da, sukaldaritzan oso preziatua. Gorputz sendo zabala du, ezkata handiz estalia; burua txiki samarra du, eta begiak handiak oso.

Bisigu arrunt
Iraute egoera

Ia galzorian  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaActinopteri
OrdenaSpariformes
FamiliaSparidae
GeneroaPagellus
Espeziea Pagellus bogaraveo
(Brünnich, 1768)

Ingalaterratik Mauritaniarainoko itsasoetan bizi da, baita Mediterraneoan ere. Txikia denean itsasertzetik hurbil bizi da. Udaberrian iparralderantz egiten du, eta udazkenean berriro itzultzen da. Bizkaiko golkoko bisigua otsailean ugaltzen da. Eme bakoitzak milioi erdiren bat arrautza erruten ditu. Garai horretan zabalgune kontinentaletan bizi izaten da; beraz, arrantza urria izan ohi da, bai arrastekoa eta bai hondokoa. Harrapaketarik handienak neguan eta udan egiten dira, bisigua itsasertzetara hurbiltzean, alegia; hortik dator arrain honek Eguberrian duen eskea.

Neurriz gaineko arrantzaren ondorioz, arrain mota honen arrantza gainbehera joan da azken urteotan.

Euskalkietako izen arruntak

Goi-nafarreraz arrosela esaten diote, bizkaiera-gipuzkeretan besegu, bizkaieraz besigu, gipuzkera-lapurteretan errosela, gipuzkeraz bisigu edo bixigu; eta gaztean denean, bizkaieraz pantxo edo txarrantxan.[2][3]

Banaketa

Erreferentziak


Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.