Bistricako gaztelua

Bistricako gaztelua (eslovenieraz: Grad Bistrica, alemanez: Grad Schloss Feistritz) Slovenska Bistrica hirian dagoen gaztelua da. Kroaziarekiko mugan dago.

Bistricako gaztelua
Kokapena
Estatu burujabe Eslovenia
Municipality of SloveniaMunicipality of Slovenska Bistrica
Koordenatuak46°23′38″N 15°34′16″E / 46.394°N 15.571°E / 46.394; 15.571
Map
Ondarea

Historia

1265ean bazen gotorleku bat Rudolf enperadoreak Goriziako meinhard kondeari eman ziona. 1313an Habsburgotarrek hartu zuten eta Walsee nobleen esku utzi. 1368an Celjeko kondeek eskuratu zuten.

1587an Hans Vetter-ek erosi zituen gaztelua eta herria eta 1717an Attems kondeak.

Egitura

Gaztelua Slovenska Bistrica herriaren ipar-mendebaldean dago eta gaur egungo eraikina XVII mendeko pizkundeko berreraikuntzaren ondorio da. Egitura trapezoidala du eta erpin bakoitzean dorretxoa. Gaztelua putzu batek inguratzen zuen, gaur egun ordea lehorturik dago. Inguruko basoa zuhaitz espezie arraroez osaturik dago eta Attemstarrek barnealde guztia dekoratu zuten.

Iruditegia


Kanpo estekak