Bizikletaren Munduko Eguna

2018ko apirilean, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Bizikletaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen ekainaren 3a.[1][2][3]

Bizikletaren Munduko Eguna
Irudia
Motanazioarteko egun
Indarraldi2018 - 
EgunEkainaren 3
Argumentu nagusiabizikleta
Aurkitzailea edo asmatzaileaLeszek Sibilski (en) Itzuli
Helburucycling advocacy (en) Itzuli

Webguneun.org…
Bizikleta-erabiltzaileak Kopenhage hirian.

Leszek Sibilski izeneko zientzialari poloniar batek NBEk Bizikletaren Nazioarteko Egunerako Ebazpena sustatzeko kanpaina bat abiatu zuen, eta, azkenean, 57 herrialderen babesa lortu zuen.[4] Horrelako nazioarteko egun bat ospatzeko ideia Txirrindularien Munduko Aliantzak (WCA) eta Europako Txirrindularien Federazioak ere bultzatu zuten.

Isaac Feld-ek diseinatu zuen Bizikletaren Nazioarteko Egunerako logotipoa, eta John E. Swanson irakasleak egin zuen animazioa.[5][6][7][8][9] Logotipoak Lurbiran mugitzen diren hainbat motatako txirrindulariak agertzen ditu, #June3World Bicycle Day etiketarekin.[10] Eman nahi den mezua da bizikleta gizateria osoarena dela eta, gainera, klima-aldaketaren, kutsaduraren eta zirkulazio-pilaketen aurkako borrokan oso baliagarria dela.

Erreferentziak

Ikus gainera

Kanpo estekak