Bizkaiko Bira

txirrindularitza lasterketa

Bizkaiko Bira 1981 eta 2009 artean urtero uztailean, Bizkaian egiten zuten txirrindularitza lasterketa amateurra izan zen.

Bizkaiko Bira
Ezaugarriak
DataUztaila
EskualdeaBizkaia
ModalitateaErrepidea
MotaAmateurra
AntolatzaileaAmorebieta Txirrindulari Elkartea (1981-2005), Balmasedako Txirrindulari Elkartea (2005-2009)
Historia
Lehenengo edizioa1981
Amaierako edizioa2009
Lehenengo irabazleaEuskal Herria Julian Gorospe
Azken irabazleaUruguai Fabricio Ferrari (2009)

Munduko lasterketa amateur onenetako bat izan zen eta zenbait herrialdetako Selekzioak etortzen ziren. Hauetako batzuk Herbehereetako Selekzioak, Lituania, Commenwealth eta beste hainbeste izan ziren. Hasieran, Amorebieta Txirrindulari Elkarteak antolatua, 2005ean Balmasedako Txirrindulari Elkarteak ordezkatua izan zen. 2008. urtean, BBKk bere dirulaguntza ehuneko 75 murriztea erabaki zuen eta proba bertan bera uztea erabaki zuten antolatzaileek. Berri hori zabaldu zenean, Euskadi Fundazioak urte hartan antolatzeko ahalegina egingo zuela adierazi zuen eta urte hartako proba antolatu zuen, azkenean.

2010ean Ipar Kutxak eta El Correok babesteari uztea erabaki ostean, lasterketa ezin izan zuten egin[1].

Lehen irabazlea Julian Gorospe izan zen. Ohikoa zen, lasterketa irabazten zuena hurrengo denboraldian profesionaletara pasatzea.ETB eta Bilbovision telebistek etapen laburpenak eskeintzen zituzten gauero.

Palmaresa

UrteaGaraileaBigarrenaHirugarrena
1981 Julian Gorospe Juan Manuel Romero Mariano Sánchez Martínez
1982 Enrique Aja Georges Lüthi Iñaki Gastón
1983 Manuel Jorge Domínguez Pello Ruiz Cabestany José Luis Navarro
1984 Hans Knauer Francisco Antequera Georges Lüthi
1985 Herminio Díaz Zabala Stephen Hodge José Luis Morán
1986 José María Palacín Tim Jamieson Stephen Hodge
1987 Enrique Alonso Casado Francisco Javier Mauleon José Luis Villanueva
1988 Louis de Koning Aitor Garmendia José María Ahedo
1989 Barney Saint Georges José Ramón Uriarte Aitor Garmendia
1990 Roberto Laiseka Mikel Zarrabeitia Arunas Cepele
1991 Heinrich Trumheller Alex Zülle Jeff Winkler
1992 Erik Dekker Darren Smith Iñigo González de Heredia
1993 Igor González de Galdeano Agustín Sagasti Iñigo Cuesta
1994 Juan Carlos Domínguez Rafael Díaz Justo Claus Michael Moller
1995 Roberto Heras Javier Otxoa Miguel Morrás
1996[2] José Luis Urdiain Eduardo Hernández Bailo David Cancela
1997 Ernesto Manchón Francisco Mancebo Aitor Kintana
1998 Paul Bertino Aitor Silloniz Bruno Minniti
1999 Ruben Oarbeaskoa Garikoitz Santisteban Patxi Vila
2000 Patxi Ugarte Óscar García Lago Antonio Martín Rodríguez
2001[3] Juan Fuentes Rubén Lobato Julen Fernández
2002[4] Mikel Elgezabal Miguel Martínez Giráldez Rubén Pérez
2003[5] José Ángel Gómez Marchante Jacinto Ceballos Mentxaka Gorka Verdugo
2004[6] David Pérez Iñíguez Sergio Domínguez David Martin Peribañez
2005[7] Diego Gallego Isidro Cerrato Eder Salas
2006[8] David Martín Jordi Fite Esteban Plaza
2007[9] Alberto Fernández Ismael Esteban Marcos García
2008[10] Marcos García Higinio Fernández Aleksandr Riabkin
2009[11] Fabricio Ferrari Aleksandr Riabkin Sergio Carrasco

Erreferentziak

Kanpo estekak