Zerrenda:Bizkaiko jaun eta andreak

Bizkaiko jaun eta andreen zerrenda» orritik birbideratua)

Hona hemen Bizkaiko jaurerriak izan dituen jaun eta andreen zerrenda:

«Bizkaiko jaunei dagokienez, hiru aro daude:

Lehenengoa, apokrifoa, Andekarekin hasi eta Zenonekin bukatzen dena; bigarrena, Zuriatarra, Zuriarengandik hasia eta haren ondorengoena, gezurretan nahasiak, nahiz eta horien artean beharbada egiazkoren bat izango den; eta hirugarrena, nabarmen benetakoak direnak.

Ez da ezaguna nor izan zen Bizkaiko lehenengo jauna.

Batzuen iritzira, Gaztelako kondeak beren balentriengatik eta bertute gizalegezko eta militarrengatik gailentzen zirenez eta beren lurraldeak Mena, Aiara eta Enkarterri osatzen zuten zenbait lurraldetaraino ere ailegatzen zirenez, bizkaitarrek Gaztelako kondeen leinuko buruzagietako batengana jo zuten eta hari eman zioen Bizkaiko jaurerria; beste bizkaitar batzuek, Durangokoek, Nafarroako erregeei eman zioten bezala.[1].

»
Estanislao Jaime LABAYRU GOIKOETXEA: Historia general del señorío de Vizcaya, Madril, 1895-1903. Ikus 2. liburukia, 1. liburua, 4. kapitulua.[2]
Fernando II.a Aragoikoak 1476ko uztailaren 30ean Gernikan foruak zin ondoren Bizkaiko Batzar Nagusien ohore jasotzen du.

Kondairazkoak

Lope Gartzea Salazar historialariak dioenez, Bizkaian, historikotzat jotzen direnak agertu baino lehen, bost jaun izan ziren:

  • Jaun (Lope) Zuria.
  • Munso edo Nunso Lopez (909-920),[3] aurrekoaren semea.
  • Eneko Ezkerra (920-924), aurrekoaren semea.
  • Lope II.a Eneko (924-931), Lope Diaz Ederra ezizenaz ere ezaguna, aurrekoaren semea, emaztea Gaztelan topatu zuena.
  • Antso Lopez (931-993), aurrekoaren semea.

Historikoak

Diego Lopez V.a Harokoaren estatua. Bizkaiko jauna eta Bilboren sortzailea izan zen.

Kondairazkoen ondoren, Gartzea Salazarrek historikoak jarri zituen beren zerrendan, lehendabizikoa Eneko Ezkerra izanik, Bizkaiko seigarren jaun eta Antsoren sasianaiatzat zuena.[4]

Haro leinua

Haro leinuaren armarria.[5] XI. eta XIV. mendeen artean Bizkaiko jaun-andre izan ziren.

Haro leinua

Bizkaiko JaunaAgintaldiaren
hasiera
Agintaldiaren
bukaera
Eneko Lopez "Ezkerra"10401077
Lope Eneko10771093
Diego Lopez I.a "Zuria"10931124
Lope Diaz I.a11241170
Diego Lopez II.a "Zintzoa"11701214
Lope Diaz II.a "Buruberoa"12141236
Diego Lopez III.a12361254
Lope Diaz III.a12541288
Diego Lopez IV.a12881289
Maria I.a, lehen agintaldia12891295
Diego Lopez V.a "Arrotza"12951310
Maria I.a, bigarren agintaldia13101322
Joanes I.a "Begibakarra"13221326
Maria I.a, hirugarren agintaldia.13261333

Borgoina leinua

Borgoina leinua

Bizkaiko JaunaAgintaldiaren
hasiera
Agintaldiaren
bukaera
Oharra
Alfontso XI.a13331334Gaztelako erregeak
Bizkaiko jaurerria okupatu zuen

Haro leinua

Haro leinua

Bizkaiko JaunaAgintaldiaren
hasiera
Agintaldiaren
bukaera
Oharra
Maria II.a eta Joanes Nuñez13341349Joanes Nuñez, Larako etxekoa, Maria II.aren
jaun ezkontidetzat baino gehiago izan zen.

Lara leinua

Lara leinua

Bizkaiko JaunaAgintaldiaren
hasiera
Agintaldiaren
bukaera
Oharra
Joanes Nuñez13341350
Nuño I.a13511355
Joana I.a135513591359an Joanes Aragoiko infantea
eta Elisabet I.aren senarrak Jaurerriaz arduratu zuen.

Trastamara leinua

Trastamara leinua

Bizkaiko JaunaAgintaldiaren
hasiera
Agintaldiaren
bukaera
Oharra
Tello I.a*13551369?Gaztelako sasikoa, Joana I.aren senarra.
Joanes I.a**1369?1379Joana Manuelen eta Henrike II.aren semea, Bizkaiko jaurerriaz jabetzen da.
Geroxeago, 1379an, Gaztelako errege izendatua da, Bizkaia koroari lotuz.

* Bizkaiko jaurerriaz jabetzeko hautagai asko aurkezten dira, gerra egoera batean. Hona hemen:

  • Petri I.a, Gaztelako erregea, Alfontso XI.aren semea.
  • Petri, Bearnoko sasikoa, Elisabet I.aren suhia.
  • Maria, Joanes Nuñezen arreba, Etampesko eta Alençongo kondeen alarguna.
  • Tello I.a, Joana I.aren alarguna.
  • Joana Manuel, Joanes Nuñezen iloba, Trastamarako kondea zen Henrikeren emaztea. Henrike, Gaztelako koroaz jabetzen da 1369an (Henrike II.a Gaztelakoa)

**Azken Jauna Joanes Gaztelakoa izan zen. Hil zenetik aurrera Bizkaiko jaunaren titulua hasieran Gaztelako koroari eta Karlos I.a eta gero Espainiakoari lotua izan da. Horrexegatik egungo Bizkaiko Jauna Joan Karlos I.a Espainiakoa da.

Ikus, gainera

Erreferentziak