Bodélé sakonunea

Bodélé sakonunea Saharako basamortuaren hegoaldean dagoen sakonunea da. Txadeko punturik baxuena da, Afrikako iparraldearen erdialdean. 500 kilometroko luzera, 150 kilometroko zabalera eta 160 metroko sakonera inguru ditu[1]. Bere punturik sakonena itsasoaren mailaren gainetik 155 metrora baino ez dago. Sakonuneak inguru endorreiko bat eratzen du, eta Amazoniako oihanak jasotzen duen hauts ongarriaren jatorri nagusia da[2][3].

Bodélé sakonunea
Datu orokorrak
MotaArro sedimentario eta Beheragune
Azalera35.000 km²
Geografia
Map
Koordenatuak17°N 18°E / 17°N 18°E / 17; 18
Hidrografia
Arro hidrografikoaChad Basin (en) Itzuli

Bodélé sakonunean hauts ekaitzak maiz gertatzen dira, urtean 100 bat egunez, adibidez 2004ko otsailean Cabo Verde eta Afrikako Mendebaldean gertatu zen hauts ekaitz handia. Haizeak Tibesti eta Ennedi mendiak kolpatzen dituenean, Txadeko iparraldean, sakonune honetara bideratzen da. Sakonunea plater sakon bat bezalakoa da, oso lehorra, baina noizbehinka agertzen diren laku txikiekin. Laku horiek Holozenoko une hezeagoetan urez beterik zeuden.

Lehenago Txad aintzira hedatuaren parte ziren laku hauetan diatomea ugari zeuden, oraintxe gainazala eratzen dutenak eta hauts horren jatorri direnak. Hauts horrek Atlantikoa zeharkatzen du eta mineral garrantzitsuak uzten ditu Amazonian.

Erreferentziak

Kanpo estekak