Boqueróngo departamendua

Paraguaiko departamendua

Boqueróngo departamendua edo Boquerón (gaztelaniaz: Departamento de Boquerón) Paraguaiko ipar-mendebaldean dagoen departamendua da. Mugakide ditu iparraldean Paraguai Garaiko departamendua, ekialdean Hayes presidentea departamendua, hegoaldean Argentina eta mendabaldean Bolivia. 91.669 km²ko azalerarekin herrialdeko departamendurik handiena da. Biztanle-kopuruari dagokionez, ordea, 63.011 biztanlerekin 2017ko estimazioaren arabera, herrialdeko biztanle gutxien duen bigarren departamendua da. Filadelfia du hiriburu.

Boqueróngo departamendua
 Paraguai
Administrazioa
Estatua Paraguai
Izen ofizialaDepartamento de Boquerón
ISO 3166-2PY-19
HiriburuaFiladelfia
Geografia
Koordenatuak21°31′S 60°42′W / 21.52°S 60.7°W / -21.52; -60.7
Azalera91.669 km²
MugakideakParaguai Garaiko departamendua, Hayes presidentea departamendua, Formosa probintzia, Salta probintzia, Tarijako departamendua, Chuquisaca eta Santa Cruzko departamendua
Demografia
Biztanleria68.595 (2022)
Dentsitatea0,69 bizt/km²
Ordu eremuaUTC−04:00

Banaketa administratiboa

Boquerón hiru barrutitan banatuta dago:

BarrutiakAzalera (km²)Biztanleria (2017ko est.)[1]
1 Filadelfia13.87918.209
2 Loma Plata1.78716.460
3 Mariscal José Félix Estigarribia76.00328.342
Boquerón91.66963.011

Erreferentziak

Kanpo estekak