Borsod-Abaúj-Zemplén

Borsod-Abaúj-Zemplén (NAF[ˈborʃod ˈɒbɒuːj ˈzɛmpleːn]; eslovakieraz: Boršodsko-abovsko-zemplínska) Hungariako 19 konderrietako (megye) bat da. Herrialdearen ipar-ekialdean dago, Iparraldeko Hungaria eskualdean, Eslovakiako mugaren ondoan. Eslovakiaz gain, Hungariako Nógrád, Heves, Hajdú-Bihar eta Szabolcs-Szatmár-Bereg konderriak ere mugakide ditu. 7.249 km²ko azalera du, eta 2011n 684.793 biztanle zituen[1]. Hiriburua Miskolc da.

Borsod-Abaúj-Zemplén
 Hungaria
Administrazioa
Estatua Hungaria
Izen ofizialaBorsod-Abaúj-Zemplén vármegye
ISO 3166-2HU-BZ
HiriburuaMiskolc
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak48°15′N 21°00′E / 48.25°N 21°E / 48.25; 21
Azalera7,249,67 km²
MugakideakKošice eskualdea, Banská Bystrica eskualdea, Nógrád, Heves, Jász-Nagykun-Szolnok, Hajdú-Bihar eta Szabolcs-Szatmár-Bereg
Demografia
Biztanleria623.024 (2022ko urriaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea94,5 bizt/km²
Informazio gehigarria
EskualdeaIparraldeko Hungaria
Ordu eremuaEuropa Erdialdeko Ordua eta UTC+01:00
http://www.baz.hu/

Geografia

Konderriaren iparraldea menditsua da, eta bertan daude Hungariako mendirik garaienetako batzuk, hala nola Istállós-kő (959 m) eta Nagy-Milic (894 m); hegoaldea, berriz, oso laua da, Hungariako Ordoki Handiaren zati. Ibai nagusiak Tisza eta honen adarrak, Sajó eta Bodrog, dira.

Banaketa administratiboa

2013ko urtarrilaren 1eko erreformaren ondoan, konderria 16 barrutitan (járás) banaturik dago:

BarrutiaHiriburuaEremua (km²)Biztanleria (2013)Udalak (település)
CigándCigánd389,9915.11815
EdelényEdelény717,8633.02545
EncsEncs378,3921.38929
GöncGönc549,6018.72232
KazincbarcikaKazincbarcika341,7265.82822
MezőcsátMezőcsát351,2714.1308
MezőkövesdMezőkövesd723,8641.86723
MiskolcMiskolc972,80249.56339
ÓzdÓzd385,5752.73217
PutnokPutnok391,2518.83426
SárospatakSárospatak477,6724.24616
SátoraljaújhelySátoraljaújhely321,3822.70321
SzerencsSzerencs432,0937.47314
SzikszóSzikszó309,2417.50124
TiszaújvárosTiszaújváros309,2417.50116
TokajTokaj255,8013.29311

Hiri eta herriak

Konderri eskumenak dituzten hiriak

Hiriak eta herri handiak

  • Ózd (33.493 biztanle 2015ean[2])
  • Kazincbarcika (27.487)
  • Mezőkövesd (16.394)
  • Tiszaújváros (16.927)
  • Sátoraljaújhely (14.956)
  • Sárospatak (12.256)
  • Sajószentpéter (11.679)
  • Edelény (9.739)
  • Szerencs (9.013)

  • Putnok (6.718)
  • Felsőzsolca (6.521)
  • Encs (6.402)
  • Mezőcsát (5.882)
  • Alsózsolca (5.683)
  • Szikszó (5.410)
  • Nyékládháza (4.876)
  • Emőd (4.785)
  • Tokaj (4.419 )

  • Szendrő (4.260)
  • Mezőkeresztes (3.818)
  • Borsodnádasd (3.204)
  • Abaújszántó (3.062)
  • Cigánd (3.044)
  • Sajóbábony (2.786)
  • Rudabánya (2.502)
  • Gönc (2.051)
  • Pálháza (1.060)

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak