Botkul

Kazakhstan eta Errusia arteko aintzira

Botkul[1] (kazakheraz: Боткөл, errusieraz: Боткуль) Erdialdeko Asian kokaturiko aintzira endorreiko gazia da, Kazakhstan eta Errusia arteko mugan[2].

Botkul
Motaaintzira
Geografia
Map
Koordenatuak48°46′N 46°40′E / 48.77°N 46.67°E / 48.77; 46.67
Estatu burujabe Kazakhstan
Region of KazakhstanMendebaldeko Kazakhstan

Geografia

Kaspiar sakonunean kokaturik dago, 2 metrotako altueran. Solyonaya ibaiak betetzen du eta aintzira endorreikoa izanik ez du hustubiderik, uraren lurrunketa baino. Uda oso beroetan lehortzera iritsi daiteke[3]. Horrek gazitasun maila handia ematen dio.

32 km2-ko azalera du. 9,6 km neurtzen du luzeran eta 6,6 zabaleran.

Flora

Padura gaziak inguratzen du aintzira eta landare halofiloak aurkitzen dira bertan, tamarizak esate baterako[4].

Erreferentziak

Kanpo estekak