César Vidal

César Vidal Manzanares (Madril, 1958) gaztelar idazle eta kazetaria da. Eleberri eta historiari buruzko jendarteratze-liburu eta entsegu anitzen egilea da.

César Vidal

Bizitza
JaiotzaMadril, 1958 (65/66 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaLogos University (en) Itzuli : Teologia
Universidad Alfonso X el Sabio (en) Itzuli : zuzenbide
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakzutabegilea, idazlea, kazetaria eta historialaria
Enplegatzailea(k)COPE  (2004 -  2009)
EsRadio  (2009 -  2013)

IMDB: nm6042041 Musicbrainz: 7a3aeca2-a06f-4061-bfe7-0ae90311adad Edit the value on Wikidata
César Vidal ETAren aurkako manifestaldi batean.

Kazetari gisa, 5 urtez eta 2009. urteko uztailera arte COPE irrati-kateko La linterna irratisaioko zuzendari gisa nabarmendu da, bertan bere iritzi polemiko eta eztabaidagarriak azaltzeagatik. 2009ko irailetik aurrera, Luis Herrero eta Federico Jiménez Losantos kazetariekin batera, esRadio irrati katea sortu eta bertan aritzen da lanean.

Historialari gisa, Espainiako Gerra Zibilari eta Francoren diktadurari buruz azaldu dituen jarrera errebisionistengatik da ezaguna. Euskal abertzaletasunaren aurkako jarrera argia ere azaldu du [1].

César Vidal eta euskara

Euskararekiko eta beste hizkuntza gutxituekiko mespretxuzko jarrerak azaltzeagatik ere nabarmendu da César Vidal. Vascuence hitza erabiliz beti, euskara hizkuntza primitiboa adierazi eta gutxietsi izan du.[2][3][4]

Erreferentziak

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: César Vidal