Cadreitako fusilamenduak

Gerra krimena Nafarroa Garaian

Cadreitako fusilamenduak 1936ko abuztuaren 23an, Espainiako Gerra Zibilean frankistek Iruñeko espetxetik atera eta 52 preso errepublikarrak hil zituzten.

Cadreitako fusilamenduak
Motagerra krimen
Honen parte daEspainiako Gerra Zibila
Data1936ko abuztuaren 23a
KokalekuCadreita
HerrialdeaEuskal Herria
Pertsona hilak52

Gertakizunak

52 preso errepublikar fusilatu zituzten frankistek Nafarroa Garaian, Cadreitako Valcalderan. Iruñeko espetxean 52 lagun izen-abizenekin banan-banan deitu, aske zeudela esan, autobusetan sartu eta Cadreitara eraman zituzten. Gezurra zen. Cadreitan, autobusetik jaitsiarazi eta Valcaldera eremuan fusilatu zituzten. Honorino Arteta izeneko presoak ihes egitea lortu eta gertatu zen guztia kontatu zuen.[1]

Hildakoen arrastoak Erorien Haranera eramanda daude. Hasieran, Valcaldera bertan lurperatu zituzten. Jimmy Jimenez Aranzadi Elkarteko kideak azaldu duenez, 2011n hasi ziren desagertuen hobia topatzeko lanak. «Ez aztarnarik ez frogarik ez zegoenez, pentsatu genuen zerbait arraroa gertatzen zela». Lekukoen arabera, 1959an Erorien haranera eraman zituzten. Jimenezek hango artxibategian ikertu zuen, eta ohar batean agertzen zen Cadreitatik 67 pertsonaren arrastoak igorri zituztela. Zenbakiak ez datoz bat baina pentsatzekoa da haien artean fusilatuak egon daitezkela.[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak