Callendar House

Callendar House Eskoziako Falkirk herrian dagoen jauregia da, izen bereko eskualdean. A mailako eraikina izendaturik dago.

Callendar House
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaFalkirk
Koordenatuak55°59′40″N 3°46′02″W / 55.994439°N 3.767288°W / 55.994439; -3.767288
Map
Arkitektura
Ondarea
LB31236
Kontaktua
HelbideaCallendar Park, Falkirk FK1 1YR
Webgune ofiziala

Historia

Antoninoren Harresiaren gainean eraikita dago. XII mendean Thane House egon zen ekialderago, Callendarren etxea zena, eta 1345ean Dabid II.a Eskoziakoak Sir William Livingstoni lur hauek eman zizkion eta Livingston familia Eskoziako gobernuko dinastia boteretsua bihurtu zen. Callendar House garai hartan eraiki zen.

Hurrengo mendeetan hainbat eskutatik pasa zen. 1783an Forbes burges familiak erosi zuen enkantean. William Forbesek hainbat eraldaketa egin zizkion. 1963an Falkirkeko udalak eskuratu zuen jauregia eta gaur egun arte eta historia museo bat dago barnean.

Pertsona garrantzitsuen ostatu

Hainbat pertsona historiko garrantzitsuk hartu zuten ostatua bertan, hauen artean Maria I.a Eskoziakoa, Oliver Cromwell, Bonnie Prince Charlie eta Viktoria Erresuma Batukoa.

Parkea

Callendar Parkeak 2 km²-ko azalera dauka. Txalupaz ibil daitekeen aintzira bat dago eta Antoninoren Harresiaren aztarnak ere ikus daitezke. Hainbat aztarna erromatar aurkitu izan dira berta, hainbat txanpon eta inoiz aurkituriko tartan oihal zaharrena.

Iruditegia

Kanpo estekak