Cambrai

Frantziako udalerria

Cambrai[1] (frantsesez kɑ̃bʁɛ ahoskatua; nederlanderaz: Kamerijk; alemanez: Kamerich; lehen Cambray) Frantzia iparraldeko herria da, Belgikako mugatik oso gertu. Nord departamentuan dago, Frantzia Garaia eskualdean. Eskalda ibaia herritik igarotzen da. Lille, Douai eta Valenciennes dira gertu dituen herrietako batzuk. Herriak 18,12 kilometro karratuko hedadura du eta, 1999ko erroldaren arabera, bere biztanleria 33.716 biztanlekoa da.

Cambrai
Frantziako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Frantzia Garaia
Departamendua Nord
BarrutiCambraiko barrutia
Kantonamenducanton of Cambrai-Est
AlkateaFrançois-Xavier Villain
Izen ofizialaCambrai
Posta kodea59400
Geografia
Koordenatuak50°10′33″N 3°14′05″E / 50.1758°N 3.2347°E / 50.1758; 3.2347
Map
Azalera18.18 km²
Altuera60 m
MugakideakRamillies, Tilloy-lez-Cambrai, Awoingt, Cauroir, Escaudœuvres, Fontaine-Notre-Dame, Neuville-Saint-Rémy, Niergnies, Proville, Raillencourt-Sainte-Olle eta Rumilly-en-Cambrésis
Demografia
Biztanleria31.425 (2021eko urtarrilaren 1a)
−134 (2020)
Dentsitatea1.728,55 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakEsztergom, Kamp-Lintfort eta Gravesend (en) Itzuli
villedecambrai.com

Klima

    Datu klimatikoak (Cambrai)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)6711141821232319149514.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)00248111313117316.1
Pilatutako prezipitazioa (mm)464153484671746656716166698.5
Iturria: Weatherbase [2]

Historia

Herri honen jatorria Erromatar Inperioaren garaian bertan zen Camaracum herri galiarrean dago. V. mendean (445-509), Klovis I.ak suntsitu zuen erresuma franko baten hiriburu izan zen. Espainiako koroaren mendean egon ondoren, Frantziaren hiria da 1678az gero (Nimegako itunak). 1914 eta 1918. urteen artean alemaniarren eskuetan egon zen.[3]

Bertan Luisa Savoiakoak, Frantzisko I.aren amak, eta Margarita Austriakoak, Karlos V.aren izebak, semearen eta ilobaren izenean 1529an izenpetu zuten Cambraiko Bakea edo Damen Bakea izeneko hitzarmena.

Demografia

Biztanleriaren bilakaera
179318001806182118311836184118461851
15 42713 79915 60815 85117 64617 84620 14120 64821 344
185618611866187218761881188618911896
21 40522 55722 20722 89722 07923 44823 88124 12225 250
190119061911192119261931193619461954
26 58627 83228 07726 02329 19328 54229 65526 12929 567
196219681975198219901999200920142020
32 89737 53239 04935 27233 09233 738---


Ondasun nabarmenak

  • Cambraiko katedral zaharra. 1150an hasi ziren eraikitzen, eta 1472an amaitu zuten. Frantziako Iraultzaren garaian, amaitua izan eta 317 urtera, deuseztatua geratu zen. Urte batzuk geroago, 1804an, Cambraiko Artzapezpiku berriak, Hilobi Santuaren Abatetxeko Eliza Zaharra aukeratu zuen katedral bezala.
  • Saint Géry katedrala. Herriko monumentu zaharrenetarikoa da. Aurkikuntza arkeologikoek, galiar-erromatar garaiko arrastoak argitara eman dituzte bertan.
  • Fénelonen monumentua

Jakiak

Oso ezagunak dira "tontakeriak" izeneko gozoki batzuk, frantsesez, bêtises de Cambrai. Afchain gozokidendak sortu zituen, 1830an. Karameluz eta mendaz eginiko gozokiak dira.

Herritar ezagunak

Cambrai 1919an sutsiturik.

Herri eta hiri senidetuak

Erreferentziak

Kanpo estekak