Camilla Pang

Camilla Sih Mai Pang (1992ko otsaila) britainiar biologo, idazle eta pertsona autisten eskubideen aldeko ekintzailea da.

Camilla Pang
Bizitza
Jaiotza1992 (31/32 urte)
Hezkuntza
HeziketaLondresko University College Doktoretza
Wycliffe College (en) Itzuli
Bristolgo Unibertsitatea
(2010 - 2013) Zientziatan graduatua : biokimika
Jarduerak
Jarduerakbiokimikaria, bioinformatikaria, zientzia idazlea, idazlea eta akademikoa
Jasotako sariak

camillapang.com
Twitter: millzymai LinkedIn: camilla-pang-8b177b69 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Pangen esanetan, ez zen haur tipikoa eta bere lehen adiskidetasunak egin zituen programazioa ikasten ari zela[1]. Zortzi urte zituela, autismoa diagnostikatu zioten, eta amari galdetu zion ea ote zegoen bizitzarako argibide-eskulibururik[2][3].

Hogeita sei urte zituela, arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua diagnostikatu zioten[4].

Bristolgo Unibertsitatean ikasi zuen eta biokimikan espezializatu zen. Londresko University College doktoretza lortu zuen. Ondoren, farmazia-konpainia batean sartu zen ikertzaile gisa[5].

2020an, lehen liburua argitaratu zuen, Explaining Humans: What Science Can Teach Us about Life, Love and Relationships izenekoa[6].

Ikerketa zientifikoekin batera, Pangek gazteak zientziak ikastera bultzatu nahi ditu[7]. Bere neurotipoari buruz modu irekian hitz egin du eta autismoaren inguruko kanpaina egin zuen emakume gazteen artean[8][9].

Sariak

  • 2020: Zientzia Liburuetarako Winton saria (Explaining Humans: What Science Can Teach Us about Life, Love and Relationships liburuagatik)[6]

Lanak

Artikuluak

  • Landscape of activating cancer mutations in FGFR kinases and their differential responses to inhibitors in clinical use (beste hainbat egilerekin batera, 2016)
  • A CATH domain functional family based approach to identify putative cancer driver genes and driver mutations (beste hainbat egilerekin batera, 2019)
  • SARS-CoV-2 spike protein predicted to form complexes with host receptor protein orthologues from a broad range of mammals (beste hainbat egilerekin batera, 2020)[10]

Liburuak

  • Explaining Humans: What Science Can Teach Us about Life, Love and Relationships (2020)

Erreferentziak

Kanpo estekak