Carla Novaes

brasildar emakumezko aktore porno eta modelo erotiko transexuala

Carla Novaes (São Paulo, Brasil, 1986ko maiatzaren 27a) brasildar emakumezko aktore pornografiko eta modelo erotiko transexuala da.

Carla Novaes
Bizitza
JaiotzaSão Paulo1986ko maiatzaren 27a (37 urte)
Herrialdea Brasil
Lehen hizkuntzaportugesa
Jarduerak
Jarduerakaktore pornoa

IMDB: nm2103361 Twitter: IamCarlaNovaes Instagram: iamcarlanovaes Edit the value on Wikidata

Bizitza

18 urte zituenean hasi zen aktore porno. Lehenago escort-neska egin zuen lan, baina industria pornografikoko zenbait ekoizlek Carlaren argazkiak ikusi zituztenean modelo erotiko eta aktore porno lanak egiteko deitu zuten.[1]

Ordutik 2017ra 231 film pornografikotan agertu denez, emakumezko aktore porno transexualik nabarmenetako bat da.[2]

2019an Emakumezko Aktore Transexual Onenaren Sexy Hot Saria irabazi zuen Trocando o óleo filman egindako antzezpenagatik.[3]

Sariak eta izendapenak

UrteaSariaEmaitzaKategoriaLana
2008AVN SariakProposatuaUrteko artista transexualik onena
Tranny AwardsProposatuaHego Amerikako modelo baten webgunerik onena
2015Sexy Hot SariaProposatuaLGBT filmik / eszenarik onenaCarla Novaes e Toni Lee
2016AVN SariakProposatuaUrteko artista transexualik onena
ProposatuaZaleen saria: Artista transexualik gogokoena
XBIZ SariakProposatuaUrteko artista transexualik onena
Sexy Hot SariaProposatuaEszena transexualik onenaCarla Novaes, Walkiria Drummond & Hilda Brasil
2019Sexy Hot SariaIrabazleaEmakumezko aktore transexualik onenaTrocando o óleo

Erreferentziak