Carmen Gisasola

ETAko kidea eta idazlea

Carmen Gisasola Solozabal (Markina-Xemein, Bizkaia, 1958ko otsailaren 16a) Euskadi Ta Askatasuna erakundeko kide ohia eta idazlea da.

Carmen Gisasola
Bizitza
JaiotzaMarkina-Xemein1959ko otsailaren 16a (65 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna
Langraiz bidea

Ibilbidea

Gaztea zela ETAn sartu zen, Espainiako trantsizioaren garaian. Denbora gutxira klandestinitatera pasa zen, eta ETA erakundearen barruan ardura postuak bete zituen. 1990 urtean Frantzian atxilotu zuten, eta hainbat hilketa egin izana egotzita kartzelatu zuten.

1998 urtean, kartzelan zela, ETAk erakundetik kaleratu zuen, erakundearen jardunaren kritika egiteagatik.

2008an, presoak gizarteratzearren Espainiako Gobernuak abiarazitako Langraiz bidea deiturikoan sartu zen lehen kideetakoa izan zen.[1] Kolektibo horretako aurpegi ezaguna izan zen.

2014an irten zen kartzelatik, 24 urte preso eman ondoren.[2]

Argitalpenak

2012 urtean, Gaur Zortzi izenburuko eleberria kaleratu zuen.[3]

Erreferentziak