Carolyn Genzkow

aktore alemaniarra

Carolyn Sophia Genzkow (Hanburgo, 1992ko uztailaren 11) aktore alemaniarra da, herrialde hartako telesail eta telefilmetan lan egin duena[1].

Carolyn Genzkow

Bizitza
JaiotzaHanburgo1992ko uztailaren 11 (31 urte)
Herrialdea Alemania
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta zinema aktorea

IMDB: nm2481137 Allocine: 489437 Allmovie: p805446 Edit the value on Wikidata

Biografia

Zazpi urte baino ez zituela modelo bihurtu zen eta aurreneko aktore lana T-Mobile enpresaren iragarkian izan zuen. 2010an Emilie-Wüstenfeld Institutuan graduatu eta Tanzaniara joan zen 9 hilabetetan umezurtzak zaintzera[2]. Unibertsitatean Psikologia ikasi zuen eta 2016an Psikiatriako praktikuma egin zuen[3].

2007an Doktor Martin telesailean agertu zen[4] eta 2010an lortu zuen aurreneko paper protagonista Zivilcourage telefilmean[5]. Grimme Prize Sarietan ikuslegoaren saria eskuratu zuen. 2012an Simone Thomalla aktore famatuak parte hartzen zuen Frühling telesailean Kiki Baumann izan zen, protagonistaren alaba[6]. 2013an Alerta Cobra telesailean ere agertu zen[7].

2020an aktore lana alde batetara utzi eta psikologo lanean arituko dela iragarri zuen[8]. Gaur egun Berlinen bizi da.

Filmografia

  • 2006: Am Ende des Schweigens
  • 2007: Krimi.de
  • 2007: Grani di pepe
  • 2007: Unter anderen Umständen
  • 2007: Tatort: Macht der Angst
  • 2007: Doktor Martin
  • 2007: Doktor Martin – Ein Mann sieht rot
  • 2008: Hamburg Distretto 21
  • 2008: SOKO Leipzig
  • 2008: Die Gerichtsmedizinerin
  • 2008: Die Gerichtsmedizinerin
  • 2008: Tatort: Unbestechlich
  • 2009: Keine Angst
  • 2009: Doktor Martin – An anderer Stelle
  • 2009: Doktor Martin – Von Vätern und Söhnen
  • 2009: Doktor Martin – Im Wald vor lauter Bäumen
  • 2010: Zivilcourage
  • 2011: Der Bergdoktor
  • 2011: Stubbe – Von Fall zu Fall
  • 2012-2019: Frühling
  • 2012: Ein starkes Team: Die Gottesanbeterin
  • 2012: Wunschkind
  • 2013: Der große Schwindel
  • 2013: Alarm für Cobra 11 – Die Autobahnpolizei
  • 2013: Der Kriminalis
  • 2013: SOKO Wismar
  • 2014: Il commissario Köster
  • 2015: Der Lehrer
  • 2015-etik: Tatort
  • 2015: Bella Block
  • 2015: Taxi
  • 2015: Der Nachtmahr
  • 2016: Der Staatsanwalt
  • 2016: Shakespeares letzte Runde
  • 2017: Winterjagd
  • 2019: Fast perfekt verliebt
  • 2020: Die Kanzlei

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carolyn Genzkow