Catalina Flaquer

Balear ekintzaile fusilatua

Catalina Flaquer, Na Catalina Torreta izenez ere ezaguna (Capdepera, Balearrrak, 1876Porreras, Balearrak, 1937ko urtarrilaren 5a) aktibista politiko espetxeratua eta torturatua izan zen alabak non zeuden ez esateagatik. [1]Roges des Molinar izeneko taldekideekin fusilatu zuten Porrerasko hilerrian.

Catalina Flaquer

Bizitza
JaiotzaCapdepera, 1876
Herrialdea Espainia
HeriotzaPorreres1937ko urtarrilaren 5a (60/61 urte)
Heriotza modua: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta langilea
KidetzaRoges des Molinar (en) Itzuli
Espainiako Alderdi Komunista

Biografia

Catalinak saskiak egiten zituen El Molinar auzoko bere etxean. Langile auzoa zen, arrantzaleena, eta lehenengo gas eta larrugintzako beharginena. .[2]

Catalinak iritzi politiko sendoak zituen, eta emakumea askatzeko eta bizitza politikoan bete-betean parte hartzeko borrokatu zen. Ideologia komunistakoa, Antonia eta Maria Pascual Flaquer alabekin batera, Les Roges des Molinar izenez ezagutzen ziren.[1]

1934an, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatu zen lehen aldiz Mallorcan, martxoaren 8an, beren eskubideak erreklamatzeagatik fabrika batean erre zituzten 129 emakume amerikar oroitzeko. Egun horretan parte hartu zuten Aurora Picornellek eta beste emakume batzuek, bai Antonia Rigo bezalako errepublikanoek, edo sozialistek, hala nola Pilar Sánchezek. Horiek guztiek, Palman egin zituzten lau mitinetan, oinarrizko elikagaiak garestitzea, umezurztegien beharra umeentzat, faxismoaren aurkako borroka eta Elizak gizartean zuen boterea murrizteko beharra izan zituzten ardatz, oztopo baitzen emakumea askatzeko.[1]

Espainiako Gerra Zibilean, emakume horien bizitza zapuztu egin zen. Catalina Flaquer kartzelaratu eta torturatu egin zuten, alabak non zeuden esan zezan. Ez zuen ezer adierazi, baina, azkenean aurkitu egin zituzten alabak eta Ca'n Salas kaleko emakumeen kartzelara eraman zituzten ama-alabak..[1]

1937ko urtarrilaren 5eko gauean, Catalina Flaquer eta bere alabak Porrerasko hilerrian fusilatu zituzten, Aurora Picornell eta Belarmina González Rodríguezekin batera.[2]

Aintzatespenak

Erreferentziak

Bibliografia

  • Peñarrubia, I. (2008). Mugimendu feminista eta sufragi (Segle XX). Palma: Edicions Document Balear.
  • Escartín, J. M.; Serrano, A. R. (1997). Mallorca Contemporànian eman du.' Palma: Edicions Document Balear.

Kanpo estekak