Chloé Hayden

Chloé Sarah Hayden (Melbourne, 1997ko uztailaren 23a[1]) australiar aktore, Interneteko ospetsu, pertsona autisten eskubideen aldeko ekintzaile[2], podcast ostalari eta idazlea da.

Chloé Hayden
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakChloé Sarah Hayden
JaiotzaMelbourne1997ko uztailaren 23a (26 urte)
Herrialdea Australia
BizilekuaGeelong (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakyoutuberra, aktorea, abeslaria, idazlea, TikToker (en) Itzuli, motivational speaker (en) Itzuli, Interneteko ospetsua, disability rights activist (en) Itzuli, aktibista eta podcaster (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristaua

chloehayden.com.au eta princessaspien.com
IMDB: nm9208985 Facebook: chloeshayden Twitter: chloeshayden Instagram: chloeshayden Youtube: UC2ZkhMUYD37tboIJJgMz-MA TikTok: chloeshayden Edit the value on Wikidata

Bizitza

Melbournen jaio[1] eta Geelongetik gertu hazi zen[3].

13 urte zituela, hamar aldiz aldatu zuen eskolaz. Depresio eta antsietate larria izan zuen jazarpenaren ondorioz[3]. Orduz geroztik etxean ikasi zuen[4][5]. 13 urte zituela, autismoa diagnostikatu zioten, eta 22 urte zituela, arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua[6][5].

Bi neba eta ahizpa bat ditu, horietatik bi Taiwanetik adoptatuak[7]. Bere nebetako bat ere autista da[3].

Ibilbidea

2016an YouTube kanalean hasi zen, Princess Aspien izengoitia erabiliz[8]. 2020an, ezagun bihurtu zen Sia abeslariak zuzendutako Music filma autismoaren erretratu negatibo eta irrealistagatik kritikatu zuenean[9].

2021eko azaroan, Quinn (Quinni) Gallagher-Jonesen papera lortu zuen Heartbreak High telesailean. Haydenen pertsonaia autista da eta bere ekarpenarekin idatzi zen[10]. Protagonista autista bat antzezten duen lehen aktore autistetako bat da. Haydenek berak esan zion pertsonaia autista bat antzeztea asko gustatu zaiola, ez baitzuen autoestimulazioa ezkutatu behar[4].

2022ko abuztuan, Different, Not Less: A Neurodivergent's Guide to Embracing Your True Self and Finding Your Happily Ever After liburua argitaratu zuen[5].

2022an, Marie Claire aldizkariko australiar edizioko Urteko Emakumeen zerrendan agertu zen[11].

2023ko apiriletik, Boldly Me podcasteko ostalaria da[12][13].

Aktibismoa

Haydenek Heartbreak Highen antzezpenak harrera ona izan zuen, eta kritikari askoren ustez, estereotipatua ez den pertsonaia autista ongi irudikatzea lortu zuen[14].

Autismoari buruzko estereotipoak hautsi nahi ditu bere esperientziei buruz hitz eginez[3]. Pertsona autisten eskubideak eta neuroaniztasunaren mugimendua sustatzen ditu[5].

2023ko otsailean, Haydenek eta beste zaleek Marvel estadioari kapazitismoa leporatu zioten, Harry Stylesen kontzertuan zentzumen-gelara sartzea debekatu zieten ostean[15]. Estadioko administrazioak bigarren zentzumen-gela bat eraikiko zutela eta langileen prestakuntza osagarria antolatuko zutela agindu zien[16].

Bizitza pertsonala

Hayden kristaua[17][18] eta beganoa da[4]. 2024ko urtarrilaren 13an Dylan Rohanekin ezkondu zen[19][20].

Sariak

  • 2020: Geelongeko Gazteen Saria[21]
  • 2020: Wego saria[22]
  • 2022: Australiako Zinema eta Telebista Arteen Saria[23]
  • 2022: Marie Claire saria[11]

Lanak

Filmografia

UrteakIzenburuaPertsonaiaOharrak
2017Jeremy the DudHeidiFilm laburra
2021Sister from the SouthRobynFilm laburra
2022Counter GirlsGraceMinisaila
Embrace: KidsBere buruaDokumentala
Frankly
2022 - gaur egunHeartbreak HighQuinn (Quinni) Gallagher-JonesTelesaila
2023Play SchoolBere buruaAtal batean: "Show Time 2"

Liburuak

  • Different, Not Less: A Neurodivergent's Guide to Embracing Your True Self and Finding Your Happily Ever After (2022)

Erreferentziak

Kanpo estekak