Clara Peya

pianojole eta konpositore katalana

Clara Peya (Palafrugell, Herrialde Katalanak, 1986ko apirilaren 6a) pianista eta konpositore katalana da. Sortzaile polifazetikoa, estilo pertsonalekoa eta aktibista lesbiana feminista da. Proiektu pertsonalez gain, hainbat talde-proiektutan aritua da. Ariadna bere ahizpa dantzariarekin Les Impuxibles antzerki konpainia zuzentzen du. Kultura tresna iraultzaile, sozial eta politikoa gisa aldarrikatzen du.[1][2]

Clara Peya

(2023)
Bizitza
JaiotzaPalafrugell1986ko apirilaren 6a (38 urte)
Herrialdea Katalunia
Familia
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta piano-jotzailea
Jasotako sariak
Genero artistikoajazza
herri-kanta
electronica (en) Itzuli
Musika instrumentuapianoa

clarapeya.com
IMDB: nm3037683 Facebook: ClaraPeya Twitter: clara_peya Instagram: clarapeya Bandcamp: clarapeyaSouncloud: clara-peya Spotify: 3VAefaRPtanzJsMLfj9c7S Musicbrainz: b8748404-4621-48bd-83a8-4bde9c5a34c4 Discogs: 4222650 Edit the value on Wikidata

Biografia eta ibilbidea

Clara Peya baliabide ekonomikoak dituen familian hazi zen. Bere gurasoak medikuak izaki, ama tematu zen bi alabek pianoa jotzen ikas zezaten. Ariadnak, zaharrenak, 16 urterekin utzi zuen eta Clarak jarraitu. 14 urterekin adierazi zien gurasoei lesbiana zela.[1][3]

15 urterekin ESMUC zentroan (Escola Superior de Música de Catalunya) sartu zen eta 2007an piano klasikoan lizentziatu zen. Ondoren jazz modernoa ikasten ibili zen Bartzelonako Taller de Músics-en. Hamabi urtez Leonid Sintsev izan zuen irakasle berarekin izandako formakuntza Errusiako Rimsky Korsakov kontserbatorioan jarraitu zuelarik. 23 urterekin hasi zen diskoak grabatzen. Argitaratzen dituen diskoak berak autofinantziatzen ditu. Bere estilo propioa garatu du eta azken urteetan ez du partiturarik erabiltzen, buruz jotzen du. [4][5] [6] [7] 2019an argitara eman du A A (Analogia de l’A-mort) lana, pianoa bakarrik duen bere lehendabiziko lana eta publiko aurrean kontzertu bakarra izango duena.[8]

Talde-proiektuak

Clara Peyaren emanaldia Sopelan (2019)

Ahizparekin batera Les Impuxibles antzerki konpainia abian jarri du. Bere musika propioan aritzeaz gain, diziplina anitz eta ezberdinetan egin izan ditu ekarpenak: "Mares i filles" eta ''Homes foscos" musikaletarako musika, "Jane Eyre" antzezlanaren musika, "Limbo" dantza antzerkiaren muntaian, "Garbuix" zirku espektakuluan, baita "4Carmen" sakeleko operan ere. [4] [9]

2019an Marc Artigau dramaturgo eta idazlearekin Una habitació buida musikala sortu du, Llançat antzerki konpainiak interpretatu duena. Teknologia digitalek egunerokotasunean izan ditzaketen eraginak aztertzen dituen distopia futurista da.[10] Klabe intimistan teknologia digitalak eta kapitalismoa mediatizatzen dituzten giza-harremanak jartzen ditu eszenatokian.[11]

Aktibismoa

Aktibista feminista bezala emakume eta gizonen paritatea aldarrikatzen du, emakumeak omendu bere konposizioekin, baita maitasun erromantikoaren aurka egin ere. [5][12][13][14][6][15] Lesbiana ikusgaia da eta 2017an eta 2019an VisibLES Kultura Lesbianoen Jaialdian parte hartu zuen,[16] Lesbofobia salatzen duen dokumentalean ere parte hartu du.[17][18]

"Lesbiana feminista naizen aldetik, nazkatuta nago historia gizon zuriek, heterosexualek, klase ertain-altukoak idazteaz." [Jatorrizkoa: com a lesbiana feminista, estic farta que la història l'escriguin homes blancs, heterosexuals, de classe mitja-alta][19]

Bestelako hainbat musikariekin batera, beren abestiekin terrorismoa goratzea edo monarkia iraintzea bezalako delituekin zigortutako raperoen alde babesa adierazteko jarrera aktiboa izan du "Borboiak lapurrak dira" abestiarekin.[20]

Emanaldiak Euskal Herrian

Clara Peya pianojole eta konpositorea Sopelako emanaldian

2017an Leioan egon zen Oceanes lana aurkezten.[21]

2019an Estómac lan berriaren aurkezpenaren giraren barruan Arrigorriaga eta Sopelan emanaldiak egin ditu. Diska honetan jazz, rap, pop eta musika elektronikoaren soinuak nahasten ditu, baita amodio erromantikoaren ideia deseraiki ere, Oceanes (2017) lanarekin hasitako adierazpen feministarekin jarraitzeko. Berarekin batera ahotsean Magalí Saré eta baxu elektrikoan Vic Moliner aritu ziren.[22][23]

Diskografia

  • Declaracions (2009)
  • +Declaracions (2011)
  • Tot aquest silenci (2012)
  • Tot aquest soroll (2013)
  • Espiral (2014)
  • Mímulus (2015)[4]
  • Oceanes (2017)[24]
  • Estómac (2018)[14]
  • Analogia de l A-mort (2019)[25]
  • Estat de larva (2020)

Sariak eta errekonozimenduak

  • 2019an Premi Nacional de Cultura ,Consell Nacional de la Cultura i de les Arts (CoNCA).[26]
  • 2018an Premi Enderrock urteko diskarik onenari Estómac lanarekin.[27]

Erreferentziak

Kanpo estekak