Code.org

Code.org irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, baita izen bereko webgune bat, jendearen artean informatikaren ikasteko gogoa zabaldu nahi duena. Ameriketako Estatu Batuetako eskoletan eragiteko sortu zuten elkartea Hadi eta Ali Partovi-k 2013an, baina geroago munduan zehar zabaldu da eta 30 hizkuntza baino gehiagotan erabil daiteke, horien artean euskara. Webguneak programatzen ikasteko hainbat ikasgai eta ariketa eskaintzen ditu kode irekian. 2013an hasita Kode-Ordua jarduera (ingelesez "Hour of Code") antolatzen du urtero nazioartekoan aste baten bueltan eskola guztietan ikasgai eta ariketa horiek lantzeko, ikasle bakoitzak gutxienez ordubetez.

code.org logoa

Kanpo estekak