Constancia de la Mora

politikaria

Constancia de la Mora Maura (Madril, 1906ko urtarrilaren 28a-Guatemala, 1950eko urtarrilaren 27a) espainiar aristokrata eta komunista izan zen, Antonio Maura politikari kontserbadorearen biloba. Espainian dibortziatu zen lehen emakumea izan zen.[1] Gerra Zibilean kausa errepublikarra irmoki defendatu zuen. Aireko Indar Errepublikanoen burua zen Ignacio Hidalgo de Cisneros jeneralarekin ezkondu zen. Errepublikako Atzerriko Prentsa Bulegoa zuzendu zuen. Erbestean hil zen, Guatemalan, trafiko-istripu arraro batean.

Constancia de la Mora

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakConstancia de la Mora Maura
JaiotzaMadril1906ko urtarrilaren 28a
Herrialdea Espainia
HeriotzaGuatemala1950eko urtarrilaren 26a (43 urte)
Heriotza modua: bus accident (en) Itzuli
Familia
AitaGermán de la Mora y Abarca
AmaConstancia Maura Gamazo
Ezkontidea(k)Ignacio Hidalgo de Cisneros
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Alderdi Komunista

Obra

  • In Place of Splendor, New York, 1939. Gaztelaniaz 1977an agertu zen, Doble Esplendor izenburuaz. Ez dirudi berak bakarrik idatzi zuela. Lanak errepublikaren aldeko propaganda moduan zabaldu zen. Bere autobiografia da.[2] Autobiografia hau XX. mendearen lehen erdiko emakume espainiar baten historiari buruzko dokumentu interesgarria da, zehazki, bere klaseko konbentzio sozialen aurka oldartzen den emakume baten bizitzari buruzkoa.

Erreferentziak

Kanpo estekak