Críostóir Ó Floinn

antzerkigile irlandarra

Críostóir Ó Floinn (Limerick, 1927ko abenduaren 18a - 2023ko urriaren 9a) irlandar idazlea izan zen.[1]

Críostóir Ó Floinn
Bizitza
JaiotzaLimerick1927ko abenduaren 18a
Herrialdea Irlandako Errepublika
Heriotza2023ko urriaren 9a (95 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Irlandako gaelera
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea
KidetzaAosdána (en) Itzuli

50 lan baino gehiago idatzi zituen Irlandako gaeleraz eta ingelesez, tartean eleberrigileak, antzezlanak, ipuinak, biografiak, hogei olerki liburuki eta autobiografia bat hiru liburukitan. Ingelesez idaztean O'Flynn izena erabili zuen.

University College Dublin eta Trinity College Dublinen ikasi zuen. 1966an Cóta Bán Chríost (Kristoren beroki zuria) izeneko antzezlan polemiko batekin atentzioa ematea lortu zuen eta urte horretan Douglas Hyderen omenezko saria irabazi zuen.

Aosdána artisten elkarteko kidea izan zen. Sari ugari irabazi zituen, horietako batzuk urteroko Oireachtas na Gaeilge lehiaketan. Antzerkirako, irratirako eta telebistarako idatzi zuen.

Lanak

  • Lá Dá bhFaca Thú (1955), eleberria
  • An tIolar Dubh agus Long na Marbh (1958), eleberria
  • Cóta Bán Chríost (1966), antzezlana
  • The Order of Melchizedek, Cóta Bán Chríost-en igelesezko bertsioa
  • Séanaid Bás le h-Adhart (1965) eleberria
  • Learairí Lios an Phúca (1968), eleberria
  • A Poet in Rome, olerki bilduma
  • Sanctuary Island (1971), ipuinak
  • Banana, olerki bilduma
  • Is É A Dúirt Polonius (1973), antzezlana
  • Mise Raifteirí an File (1974), antzezlana
  • Van Gogh Chocolates, olerki bilduma
  • Aisling Dhá Abhainn (1977), olerki bilduma
  • Ó Fhás go hAois, olerki bilduma
  • Centenary (1985), Gaelic Athletic Association historiari buruzko 5000 lerroko poema-kronika
  • Homo Sapiens (1985), antzezlana
  • There is an Isle (1998), autibiografiaren lehen liburukia
  • Consplawkus (1999), bigarren liburukia
  • A Writer's Life, hirugarren liburukia
  • The Heart Has Its Reasons, ipuin antologia
  • Beautiful Limerick
  • Lóchrann an Dóchais, Nano Nagleren biografia

Erreferentziak

Kanpo estekak