Cuillin

Cuillin mendiak (Eskoziako gaeleraz An Cuilthionn edo An Cuiltheann) Eskoziako (Erresuma Batua) Skye uhartean kokatzen diren mendikate harritsu bat da. Benetazko Cuillin mendiak Cuillin Beltzak bezala izendatuak dira, batez ere Glen Sligachan haranaren beste aldean dauden Cuillin Gorrietatik bereizi ahal izateko. Gailur gorriak baxuagoak dira eta, hain harritsuak izan gabe, eskalada eta igoera gutxiago dituzte.

Sgurr nan Gillean gailurra eta Pinnacle Ridge, Basteirreko lepotik ikusita

Cuillin mendien punturik garaiena, bai eta Skye uhartearena ere, Cuillin Beltzetako Sgurr Alasdair gailurra da, bere garaiera 992 metrotakoa (3255 oin) delarik.

Cuillins beltza eta gorrien ikuspegia Dubh Morretik begiratuta













Historia

1601ean Coire Na Creicheko Guda Bruach na Frithe mendiaren magalean borrokatu zen. Skye uhartean eskoziar klanen artean burututako azken guda izan zen, honetan Sleateko MacDonald Klanak liskar latz baten ostean MacLeod Klana garaitu zuelarik.

Gailur nagusienak

Mendikate honetan Cuillinetako Munroak, Corbettak eta Grahamak (Eskoziako mendi sailak) daude. Zerrenada honek mendizaletasunean nabarmen gutxikoak diren gailurrak hat uzten ditu, adibidez Clach Glas gailurra.

 GailurraErabateko garaiera (m)Garaiera erlatiboa (m)Cuillin
1Sgurr Alasdair992992Beltzak
2Inaccessible Pinnacle - Sgurr Dearg986182Beltzak
3Sgurr a' Ghreadaidh973c. 123Beltzak
4Sgurr na Banachdich965c. 114Beltzak
5Sgurr nan Gillean964c. 204Beltzak
6Bruach na Frìthe958c. 125Beltzak
7Sgurr Mhic Choinnich948c.56Beltzak
8Sgurr Dubh Mòr944c. 89Beltzak
9Am Basteir934c. 55Beltzak
10Bla Bheinn - Blaven928301Exzentrikoa
11Sgurr nan Eag924c. 127Beltzak
12Sgurr a' Mhadaidh918c. 71Beltzak
13Garbh-bheinn808172Exzentrikoa (Blaven saila)
14Glamaig775c. 480Gorriak
15Marsco736413Gorriak
16Beinn Dearg Mhòr731152Gorriak
17Belig702246Exzentrikoak (Blaven saila)

Kanpo estekak

57°12′N 6°12′W / 57.20°N 6.2°W / 57.20; -6.2