Cyd Charisse

Cyd Charisse (jaiotza-izena: Tula Ellice Finklea) (Amarillo, Texas, 1922ko martxoaren 8a - Los Angeles, Kalifornia, 2008ko ekainaren 17a) estatubatuar dantzaria eta aktorea izan zen. 1950eko hamarkadako zinema musikalean. ospea irabazi zuen akatsik gabeko teknikagatik eta bere begirada xarmant eta sentsualagatik.[1]

Cyd Charisse

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakTula Ellice Finklea
JaiotzaAmarillo (Texas)1922ko martxoaren 8a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaLos Angeles2008ko ekainaren 17a (86 urte) (86 urte)
Hobiratze lekuaHillside Memorial Park (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Tony Martin  (1948 -  2008)
Familia
Hezkuntza
HeziketaHollywood Professional School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, ballet dantzaria, antzerki aktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea
Lantokia(k)Ameriketako Estatu Batuak
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa

IMDB: nm0001998 Allocine: 1675 Rottentomatoes: celebrity/cyd_charisse Allmovie: p12398 TCM: 32407 TV.com: people/cee-lo-green IBDB: 83980
Musicbrainz: 4044aa5e-d57b-46a7-9a5b-be8da012a249 Discogs: 460177 Find a Grave: 27623986 Edit the value on Wikidata

Biografia

Hastapenak balletean

Betidanik deitu izan zioten Cyd ezizenez, Sister hitzetik sortua. Dantza Nico Charisse koreografoaren zuzendaritzapean ikasi zuen. 1939an harekin ezkondu zen. 1947an dibortziatu eta urtebete geroago, Tony Martin abeslariarekin ezkondu zen eta 60 urte egon ziren elkarrekin. Hamalau urte zituela Montecarloko Errusiar Balleteko dantzaria izan zen. Charisse kasualitatez iritsi zen dantzaren eta ikuskizunaren mundura.[2]

Aktorea zinema musikalean

Charissek betikotu zituen Brigadoon (1954), New Yorken bizi den edertasuna (1955), Moskuko ederra (1957) filmetan musika-komediaren unerik berezienak. Euripean Abestuz filmean (1952) Gene Kellyren bikotea izan zen, eta Broadway Melody Ballet dantzatu zuen. Fred Astairerekin Guztiak antzerkira (1953) lanean dantza erromantiko bat egin zuen. Bestalde, aktore gisa lan handia egin zuen Nicholas Rayren Tranpa (1958) filmean eta Minnelliren Beste hamabost egun (1962).[3]

Aktore dramatikoa

1950eko hamarkadaren amaieran Hollywoodeko musikalen moda pasatu ondoren, Charissek dantza utzi zuen, baina zinema eta telebistako rol batzuk antzeztu zituen 1960 eta 1990 artean. [4][5]

Heriotza

Bihotzeko infartu batek jota hil zen.[5][6]

Euskal Herrian

Oinarri on bat izatea garrantzitsua da edozertarako, eta baletak oinarri oso osoa ematen dio dantzariari. Beraz, niretzat oso erraza izan zen beste dantza estilo batzuetara pasatzea. (Cyd Charisse)[9]

Irudi galeria

Bitxikeriak

Erreferentziak

Kanpo estekak