D'Hondt metodoa

D'Hondt metodoaD'Hondt sistema eta D'Hondt legea izenez ere ezaguna— alderdikako zerrenden bidezko ordezkaritza proportzionaleko hauteskundeetan hautetsiak banatzeko metodo bat da, batezbesteko handiena darabilena. Victor D'Hondt matematikariak sortu zuen, eta harengandik hartu du izena. Metodoa ez da zatiketazko beste metodo zabalduena —Sainte-Laguë metodoa— bezain proportzionala, D'Hondt metodoak alderdi politiko handien alde egiten baitu neurri batean, alderdi txiki banakatuei kalte eginda.[1]

Hautetsiak banatzeko era

Boto guztiak zenbatutakoan, zatitzaileak kalkulatzen dira V/N eginez (V-k zerrenda batek jasotako boto kopurua adierazten du eta N bat eta banandu beharreko kargu kopuruaren arteko zenbakia da). 1 eta N artean dauden zatitzaileekin botoen zatiketak kalkulatu ondoren, karguen esleipena zatiketen emaitzak handienetik txikienera ibiliz egiten da, karguak agortu arte.

Adibidea

Demagun hauteskunde batzuetara bost alderdi aurkeztu direla, guztira 7 hautetsi aukeratuko direla (N=7), eta jasotako botoak honako hauek direla:

A alderdiaB alderdiaC alderdiaD alderdiaE alderdia
Botoak340.000280.000160.00060.00015.000

Ondorengo taula hau eratuko litzateke:

Zatitzaileak
1234567
AlderdiakA[1] 340.000[3] 170.000[6] 113.33385.00068.00056.66748.571
B[2] 280.000[5] 140.000[7] 93.33370.00056.00046.66740.000
C[4] 160.00080.00053.33340.00032.00026.66722.857
D60.00030.00020.00015.00012.00010.0008.571
E15.0007.5005.0003.7503.0002.5002.143

Azaldutako prozedurari jarraituz, A alderdiak 3 hautetsi lortuko lituzke; B alderdiak, beste 3; eta C alderdiak, bakarra. Kortxeteen artean ([]) dagoen zenbakiak esleitze ordena erakusten du.

Erreferentziak

Kanpo estekak