Dagerrotipo

Dagerrotipoa edo dagerrotipia[1] argizkigintzaren aurrenetako prozedura izan zen, Louis Daguerrek eta Joseph-Nicéphore Niepcek asmatutakoa. Objektuaren irudia zilar iodurozko geruza bat zeukan kobrezko xafla batean finkatzen zen. Irudi positiboa xaflari merkuriozko lurruna aplikatuz lortzen zen[2]. 1837an lortu zuen Louis Daguerrek lehen argazkia teknika hau erabiliz; horretarako 50 kgtik gorako ekipoa baliatu zuen, 20 minutuko esposizioarekin[3]. 1839an Frantziako Gobernuak patentea erosi eta askatu zuenetik, dagerrotipiak zabaltze handia izan zuen. Hala ere, prozedura garestia zenez eta ezinezkoa baitzen kopiak egitea, 1860 arte baino ez zen erabili[2].

Dagerrotipoak egiteko kamera, 1839.
L’Atelier de l'artiste («Artistaren lantegia»), Louis Daguerre, 1837.
Argazkilaritzaren historiaren gainbegirada bat, Daguerrotipoetatik pixeleraino.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau argazkigintzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.