Damian Milton

Damian Elgin Maclean Milton (1973ko abuztua[1]) britainiar soziologo eta gizarte-psikologoa da, pertsona autisten eskubideen aldeko ekintzaile gisa ere ezaguna. Kenteko Unibertsitatean irakasten du eta National Autistic Society erakundeko aholkularia da[2][3].

Damian Milton
Bizitza
Jaiotza1973ko abuztua (50 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
TesiaEducational discourse and the autistic student: a study using Q-sort methodology (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraksoziologoa, gizarte-psikologoa eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)University of Kent Tizard Centre (en) Itzuli  (2017ko abuztuaren 1a -

Autismoarekiko interesa 2005ean piztu zitzaion, bere bi urteko semeak diagnostikoa lortu ondoren. Miltoni berari Asperger sindromea (autismo mota bat) diagnostikatu zioten 2009an, 36 urte zituela[3][4].

2012an lehen aldiz aurkeztu zuen «enpatia bikoitzaren arazoaren» teoriagatik da ezaguna batez ere[5][6][7]. Kontzeptua aurreko diskurtsoan egon bazen ere, Jim Sinclair moduko aktibistek 1990eko hamarkadatik aurrera egindako argudioetatik abiatuta, Miltonek nabarmen zabaldu zuen[3][8].

Miltonek autismoarekin lotutako 250 idazlan baino gehiago idatzi ditu[2]. Desgaitasunaren eredu soziala erabiltzen du[3][7] eta bere argitalpenetako askok iraganeko teoriak kritikoki aztertzen dituzte. Esaterako, autoestimulazioa positiboki ikusi behar dela eta autistei lagun diezaiekeela argudiatu du[9]. Bere lanak harrera ona izan du akademikoen artean[10][8][11], baita pertsona autisten artean ere[6][12].

Spectrum 10K proiektuaren aurka agertu da eta zalantzan jarri du ea benetan lagungarria zen pertsona autisten ongizatean[13].

Lan hautatuak

Artikuluak
  • On the ontological status of autism: the 'double empathy problem' (2012)
  • The normalisation agenda and the psycho-emotional disablement of autistic people (2012)
  • Autistics speak but are they heard? (2013)
  • Autistic expertise: A critical reflection on the production of knowledge in autism studies (2014)
  • How is a sense of well-being and belonging constructed in the accounts of autistic adults? (2016)
  • Making the future together: Shaping autism research through meaningful participation (2018)
  • Redefining Critical Autism Studies: a more inclusive interpretation (2018)
Liburuak
  • A Mismatch of Salience: Explorations from the Nature of Autism from Theory to Practice (2017)
  • The Neurodiversity Reader: Exploring Concepts, Lived Experience and Implications for Practice (Susy Ridout, Nicola Martin, Richard Mills eta Dinah Murrayrekin batera, 2020)

Erreferentziak

Kanpo estekak