Daniela Costa

kataluniar aktorea

Daniela Costa (Bartzelona, Katalunia, 1981Sitges, Katalunia, 2023ko abenduaren 14a) kataluniar aktorea izan zen.

Daniela Costa
Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1981
Herrialdea Katalunia
HeriotzaSitges2023ko abenduaren 14a (41/42 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: bularreko minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea

IMDB: nm1242894 Facebook: DanielaCostaActriz Edit the value on Wikidata

Bizitza

Daniela Costa Bartzelonan jaio zen 1981ean. Hogei urte zituenean Al salir de clase telesailari esker egin zen ospetsu, zeinean Alejandra "Alex" izeneko pertsonaiarena egin zuen. Orduantxe argi ikusi zuen antzezlea izan nahi zuela, eta dantza eta antzezpena ikasteari ekin zion.

Danielak antzerkian, telebistan eta zineman aritu zen aktore. El comisario, Hospital Central, Lalola, Gavilanes eta Nada es para siempre telesailetan antzeztu zuen. Horrez gain, jazz dantzaria ere izan zen.

Bere bikotekide Oskar Salcedo aktorearekin batera seme bat izan zuen: León. 2023ko azaroan Amor Zombie film laburra estreinatu zuen. Danielak aktore eta terapeuta holistiko lanak uztartu zituen.​​

Sitgeseko bere etxean hil zen bularreko minbiziak jota, 2023ko abenduaren 14an, 42 urte zituela.

Antzepen lanak

Antzerkia

  • Sant Jordi
  • Tierra baja
  • Mareo
  • La cabeza del dragón
  • Hogares

Zinema

  • Diaria de una becaria
  • Peli
  • Espejo mágico
  • Me llamo Sara
  • No se puede tener todo
  • Subjudice
  • La última jugada
  • Haz de tu vida una obra de arte (2014)
  • Faraday (2013)

Telebistako filmak

  • Sota el signe de...
  • Viure sense por
  • Mentiders (2012)

Telesailak

  • Lalola
  • 16 dobles
  • El comisario
  • Al salir de clase - Alejandra "Álex" gisa (2001-2002)
  • Mis adorables vecinos - Aitana gisa (2003-2006)
  • MIR - Carmen Jurado medikua gisa (2007-2008)

Kanpo estekak