David González

musikari espainiarra

David González (Bilbo, Bizkaia, 1979ko martxoaren 25a)[1] baxu jotzailea da. Ospetsua da Berri Txarrak taldean aritu zelako, 2008tik 2019ra, Gorka Urbizurekin (ahotsa eta gitarra) eta Galder Izagirrerekin (bateria) batera. Horren aurretik, lehendabizi E-Virus 69 taldean aritu zen,[2] eta ondoren Pi L.T. taldean, 2002tik 2005era.[3] Gaur egun, 2007an sortutako Cobra taldean jotzen du. Besteak beste, 2022an Madrilgo Morgan taldearekin jo zuen, Fito & Fitipaldis taldearen biraren barruan.

David González

Bizitza
JaiotzaBilbo1979ko martxoaren 25a (45 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta futbolaria
Ibilbidea
TaldeakUrteakJG
 
Musika instrumentuabaxua

Diskoak

Pi L.T.

  • Minus (Metak,2002)
  • Game Over (Metak,2004)

COBRA

  • “The Strong Arm of the Rock” (Marion Cobretti Records, 2007)
  • “Thriller!” (Kaiowas Records, 2011)
  • “Covered, a selection of film scores” EP (Kaiowas Records, 2012)
  • "Riffyard" (Marion Cobretti Records, 2016)
  • "Fyre" CD/LP (Marion Cobretti Records, 2020)

Berri Txarrak

  • Payola (Roadrunner, 2009).
  • Haria (Kaiowas, 2011).
  • Denbora da poligrafo bakarra (Only in Dreams, 2014).
  • “Bakarrik egoteko modu berri bat” EP (Only in Dreams, 2017)
  • Infrasoinuak (Only in Dreams, 2017).

In Thousand Lakes

  • “Lifeless Waters” (Arise Records, 1998)

Evirus69

  1. “Evirus69” (1999)
  2. “Plague” (2000)
  3. “Hypothermia” (Fragment Records, 2004)

Rafa Rueda

  1. “Kea” (Metak, 2003)
  2. “Saredun Eskua” (Gaztelupeko Hotsak, 2006)

Ehungarrenean Hamaika

  • “Lauaxeta” (Gaztelupeko Hotsak, 2005)

Anje Duhalde

  • “Sorminetan” (Elkar, 2006)

Petti

  • “On“ (Gaztelupeko Hotsak, 2007)

Gari (Hertzainak)

  • “Esperantzara Kondenatua” (Elkar, 2007)

Erreferentziak