Dezil

Datu-multzo ordenatu baten heinaren baitako balio bat, multzoa bitan banatzen duena halako moduan non haren azpitik balioen hainbat hamarren gelditzen baitira. Esate baterako, 3. dezilaren azpitik datuen % 30 gelditzen da. Bederatzi dezil daude.
Sakontzeko, irakurri: «Kuantil»


Estatistikan, dezilak 10-kuantilak dira, eta beraz, datu multzoa edo banaketa 10 zati berdinetan banatzen dute. Beraz 9 dezil daude, D1,..., D9 (lehenengo, ..., bederatzigarren dezila), bat etorriz hurrenez hurren 10., ..., 90. pertzentilekin. Adibidez, 4. deziletik behera datuen %40 dago (eta gora %60). Dezil jakin bat kalkulatzeko dagokion pertzentila kalkulatzen da.

Ikus gainera