Dibisio Urdina

Dibisio Urdina

Dibisio Urdinaren banderetako bat.
Garaia1941-1943
Herrialdea Espainia
Portugal
Mendekotasuna Alemania Nazia
Adarra Wehrmacht
MotaInfanteria dibisioa
Indarrak18.104 ofizial eta gudari
GudalekuaEkialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran
Buruzagiak
Agustín Muñoz Grandes
Emilio Esteban Infantes

Dibisio Urdina (gaztelaniaz: División Azul; alemanez: Blaue Division), ofizialki División Española de Voluntarios gaztelaniaz eta 250. Einheit spanischer Freiwilliger alemanez, espainiar boluntarioz osatutako unitate militarra izan zen, Bigarren Mundu Gerran (1941-1943 bitartean), Wehrmachten barnean, Sobiet Batasunaren aurka borrokatu zena[1]. 18.104 ofizial eta soldaduk eratutako dibisioa zen eta, txandakatzeak kontuan harturik, 45.000-47.000 lagunek zerbitzatu zuten bertan. 4.900 inguru hil ziren eta beste 300 Errusiako kontzentrazio-esparruetan egon ziren preso, 1954an Espainiara itzuli ziren arte[2].

Iruditegia

Propaganda

«Errusian ari dira erabakitzen gure zibilizazioaren (kristaua) etorkizuna, eta komunismoaren aurkako garaipena. Adolf Hitlerrek jaso du Espainiaren onarpena, akuilua eta erabateko atxikipena.»

— El Mundo aldizkaria, 1941.


Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak