Dieresi (hizkuntzalaritza)

zeinu ortografiko diakritiko, bi puntu letra baten gainean irudikatzen da
ü

ö

ï

ë

ä




Dieresia zeinu ortografiko lagungarri eta diakritiko bat da. Dieresia idazteko bi puntu ezarri behar dira letraren gainean (i bokalaren puntuaren altuera berean). Gehien bat bokalen gainean agertu ohi da: ä, ë, ï, ö, ü.

Euskal bokalen diagrama bat. Ahoaren irekiera eta mihiaren kokapenari begira egindako sailkapena. Zubererazko [y] alofonoa <ü> grafemarekin idazten da.

Hizkuntzaren arabera balio bat edo beste hartu du zeinu diakritiko honek. Euskaraz zubererazko <ü> aurreko bokal itxi-biribildua [y] alofonoa adierazteko erabiltzen da.