Dolores Sanchez Palomino

irakaslea eta filologo galiziarra

María Dolores Sánchez Palomino edo Loli Sánchez Palomino (San Vicente de la Barquera, Kantabria, 1961eko irailaren 11) irakaslea eta filologo galiziarra da.[1]

Dolores Sanchez Palomino
Bizitza
JaiotzaSan Vicente de la Barquera1961eko irailaren 11 (62 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaSantiago de Compostelako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaliziera
Jarduerak
Jarduerakfilologoa eta unibertsitateko irakaslea
KidetzaAsociación Hispánica de Literatura Medieval (en) Itzuli

Biografia

Coruñako Agra del Orzán BHIn eta Filologia Erromanikoan ikasi zuen Santiagoko Unibertsitatean. Doktoretza Unibertsitate berean egin zuen, Constantino Garcíak 1989an zuzendutako tesi honekin: O artigo en francés nos séculos XIV e XV. Aproximación a unha historia do concepto: comportamento cos nomes propios e empregos non xenéricos do definido/ Artikulua frantsesez XIV. eta XV. mendeetan. Kontzeptuaren historia baterako hurbilketa: portaera izen propioekin eta definituko enplegu ez-generikoekin.[2]

Lan ibilbidea

Irakasle

Coruñako Unibertsitateko irakasle katedraduna, da Filologia Erromanikoaren arloan. 2011z geroztik, eskolak ematen ditu European Master of Lexicography eskolan, eta, 2012an, RELE Lexikografia Sarea zuzentzen hasi zen. Dictionnaire Étymologique Roman eta Galizieraren Hiztegi historikoa eta etimologikoa diseinatzeko eta abian jartzeko ekimenaren zuzendarikidea da, zeinetan hiru unibertsitate galiziarrek, Zürichek (Suitza) eta Leipzigek (Alemania) hartzen dute parte.[3]

Akademiko

1990ean hasi zen Real Academia Gallegaren (RAG) Lexikografiako Mintegian lanean. Vocabulario ortográfico da lingua galega/ Galizieraren hiztegi ortografikoaren prestakuntzan parte hartu zuen, eta Diccionario da lingua galega da RAG e o ILG/ RAGn galizieraren hiztegian y el ILG (1990), Real Diccionario da Real Academia Galega/Academia Gallegaren hiztegian (1997) eta DRAG berrikusketaren eta eguneratzearen erredaktorea izan zen. Hiztegia on line dago eskuragarri 2012az geroztik.[4]

Besteak beste ikerketa-ildo hauexek ditu: Lexikologia, terminologia eta Hiztegigintza, hizkuntzalaritza erromanikoa, historiografia linguistikoa, galiziera, frantsesa, erdi aroko testuen argitalpena eta azterketa dira.[5][6]

2004an Galiziako Errege Akademiako akademiko hautatu zuten eta 2020ko azaroaren 17ko bilkuran akademiko oso egin zen.[7] 2022ko abenduaren 17an sartu zen Ten sentido unha lexicografía académica bilingüe? De lexicografía e Academias/ Badu zentzurik , lexikografia akademiko elebiduna? Lexikografia eta Akademiak[ L, Manuel González Gonzálezek gidatua.[8]

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • Fitxa UDCn UDCren Espainiako eta Latinoamerikako Filologia Sailean. artxibatu zen.