Domingo Goia

Etxegile

Domingo Goia Etxeandia (gaztelaniaz: Domingo de Goya y Echeandia), gero Goia Villamayor, (Zerain, 1578ko maiatzaren 18a-?) etxegilea, ezaguna da Francisco Goyaren heren-aitona izan zelako. Hari buruzko informazio asko ez dago. Zeraingo Mantxolatxiki baserrian jaio zen. Zaragozako probintzian dagoen Fuentes de Jiloca herritik harri-lantzaile gisa lan egiteko deitu zuten eta hara joan zen, bertako elizaren dorrea altxatzeko. Han, 1626an, María Garicanorekin ezkondu zen.[1] Dirudienez, Aragoian haren euskaltasuna erakutsi behar izan zuen aitoren semeen pribilegioak izateko eta horrela onartu zioten edo horrela dirudi Domingo Goya bati aldeko jasotako dokumentazioan, Valladoliden, 1598an.[2] Lana bukatu ondoren, Domingo Goia Aragoian gelditu zen.[3]

Domingo Goia
Bizitza
JaiotzaZerain1578ko maiatzaren 18a (445 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaAragoi
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak

Zerainen badago Francisco Goyari eskainitako monumentua.

Erreferentziak

Kanpo estekak