Domingo Villar

idazle espainiarra

Domingo Villar Vázquez (Vigo, 1971ko martxoaren 6a - Ibidem, 2022ko maiatzaren 18a) galizieraz idazten zuen eleberri beltzaren idazlea izan zen.[1] Bere eleberriak hizkuntza askotara eramanak izan dira, 15 hizkuntzatara baino gehiagotara.

Domingo Villar

Bizitza
JaiotzaVigo1971ko martxoaren 6a
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaCoruña2022ko maiatzaren 18a (51 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
suizidioa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
galiziera
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta futbolaria
IMDB: nm3465230 Edit the value on Wikidata

Leo Caldas inspektorea

Leo Caldas inspektorea berak asmatutako pertsonaia ezaguna da eta bere eleberri beltzen ezaugarria. Inspektorea gizon lakoniko, bakarti eta nekaezina da, erretzailea eta ardo zuriaren zalea. Harekin, beste gizon bat dago, Rafael Estévez, zaragozarra, bere lankidea, Galizian ondo integratu ez den pertsona. Haien arteko elkarrizketak oso aberatsak dira.[2]

Obra

Eleberri beltzak

Hiru dira:[2]

  • Ollos de auga (Galaxia, 2006).
  • A praia dos afogados (Literaria n.º 273, Galaxia, 2009).
  • O último barco (Galaxia, 2019).[3]

Ipuin liburuak

Zineman

2014an La playa de los ahogados, A praia dos afogados eleberrian oinarritutako filma egin zen. Zuzendaria Gerardo Herrero izan zen eta aktoreen artean Carmelo Gómez, Antonio Garrido, Carlos Blanco eta Marta Larralde zeuden. Irudiak Galiziako itsasertzearen leku desberdinetan egin ziren: A Guardan, Vigon, Panxónen...[4]

Sariak

Sari ugari jaso zituen sortzaileak:[5]

  • Novelpol saria bi aldiz
  • Antón Losada Diéguez saria
  • Sintagma saria
  • Brigada 21 saria
  • Frei Martín Sarmiento saria
  • Galiziako Liburu-saltzaileen Federazioaren Urteko Liburua
  • Erresuma Batuko Crime Thriller Awards
  • Dagger International sarria
  • Frantziako Le Point du Polar Européen saria
  • Nobela Beltzeko Suediako Akademiaren Martin Beck sarian finalista izan zen
  • 2022an, Vigo hiriak Vigoar Ospetsua izendatu zuen

Erreferentziak

Kanpo estekak