Don Cherry

Donald Eugene Cherry (Oklahoma City, 1936ko azaroaren 18a - Málaga, 1995eko urriaren 19a) estatubatuar jazz musikagilea izan zen. Tronpeta-jotzailea eta musikagile izan bazen ere, gehienbat flauta, perkusioa eta pianoa jotzen zituen. Gaztetan hasi zen pianoa eta tronpeta jotzen.

Don Cherry

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDonald Eugene Cherry
JaiotzaOklahoma City1936ko azaroaren 18a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaMálaga1995eko urriaren 19a (58 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: hepatitisa
gibeleko minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Moki Cherry (en) Itzuli  1995eko urriaren 19a)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaJohn C. Fremont High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraktronpeta-jotzailea, musikagilea, jazz musikaria eta estudioko musikaria
Genero artistikoajazza
Free-jazza
Musika instrumentuapiccolo trumpet (en) Itzuli
txirula
tronpeta
DiskoetxeaBlue Note
A&M Records (en) Itzuli
Antilles
Atlantic Records
BYG Actuel (en) Itzuli
Chiaroscuro Records
ECM Records (en) Itzuli

IMDB: nm0156066 Allocine: 176582 Allmovie: p12679
Bandcamp: doncherry Last fm: Don+Cherry Musicbrainz: adf3879a-e091-4f73-8792-861a7a3e3abe Discogs: 42757 Allmusic: mn0000796166 Find a Grave: 100033982 Deezer: 78613 Edit the value on Wikidata

Biografia

1951. urtetik aurrera Red Mitchell, Wardell Gray eta Dexter Gordonekin jo zuen. 1957an orkestra txiki bat sortu zuen James Clay saxofoi-jotzailearekin. Atlantic diskoetxeko presidenteak beka bat eman zion John Lewisekin ikasteko Lenox-eko jazz eskolan (1959, Massachusetts). Garai horretakoak ditu lehenengo grabazioak, Sonny Rollins, John Coltrane eta Ornette Colemanekin eginak. 1963an New York Contemporary Five bostkotearekin bira bat egin zuen Eskandinavian zehar. 1964an Europan hartu zuen bizilekua, eta Europako hainbat hiritan egin zituen kontzertuak. 1960ko hamarraldiaren bukaeran, Jazz Composers Orchestra eta Liberation Music Orchestra orkestretako kide izan zen. 1980-1984 urteen bitartean Trio Codona taldea osatu zuen Nana Vasconcelos eta Colin Walcottekin batera. Heroinak ahalmen fisikoak kendu zizkion poliki-poliki.

Seme alabak

Seme alaba musikariak izan ditu, Neneh Cherry (ezagunena), Eagle-Eye Cherry eta Titiyo.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau Oklahomako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.