Donibane Lohizuneko badia

Donibane Lohizuneko badia Lapurdiko kostaldean dagoen badia bat da. Bertan, zen ematen dion Donibane Lohizune eta Ziburu udalerriak daude. Badia honetan Urdazuri eta Untsin ibaiek beren urak Bizkaiko golkoan isurtzen dituzte.

Mugak honako hauek ditu: ekialdean Zokoako gotorlekua eta mendebaldean berriz Santa Barbara lurmuturra. Badiaren erdian hormigoizko barra bat dago, badia bera itsas enbatetatik babesteko eraikia, barra honi Zokoako gotorlekuan eta Santa Barbara lurmuturrean dauden beste biak gehitu behar zaizkio, guztiek badiari babes ematen diotelarik.

1789ko enbata batek guztiz hondoratu zituen Donibane Lohizuneko portuko auzoak eta Urtsulatarren komentua.

Badia osoaren ikuspegi panoramikoa Donibane Lohizuneko hondartzatik ikusita.
Badia osoaren ikuspegi panoramikoa Donibane Lohizuneko hondartzatik ikusita.


Kanpo estekak

43°23′37.54″N 1°40′22.71″W / 43.3937611°N 1.6729750°W / 43.3937611; -1.6729750