Ebola birus

Ebola birusa Filoviridae familiakoa den birus bat da, ARN duena material genetiko gisa. 1976an deskribatu zuten lehendabiziko aldiz, Afrika erdialdean izandako izurrite batean. Geroztik, zenbait epidemia sortu ditu kontinente beltzean. Ebola gaixotasun birikoa eragiten du, oso gaixotasun arraroa baina heriotza-tasa handia duena.

Ebola birus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaOrthornavirae
FilumaNegarnaviricota
KlaseaMonjiviricetes
OrdenaMononegavirales
FamiliaFiloviridae
GeneroaOrthoebolavirus
Espeziea Orthoebolavirus zairense
[[|]]
Azpibanaketa
Bolikosta Ebola

Gabon Ebola
Reston Ebola
Sudan Ebola
Zaire Ebola

Datu orokorrak
AurkitzaileaJean-Jacques Muyembe-Tamfum (en) Itzuli
GaixotasunaEbola birusa

Izena Ebola ibaitik datorkio, Kongoko Errepublika Demokratikoko iparraldeko ibaia, Kongo ibaiaren ibaiadar den Mongala ibaiaren goialdea.

Izaera

Ebolaren eragilea birus bat da, eta bost mota daude: Sudan, Zaire, Reston, Côte d'Ivoire (Boli Kosta) eta Bundibugyo. Horietatik, Sudan, Zaire eta Bundibugyo motek izurrite handiak eragin dituzte Afrikan.

Birusak eraldatu egiten ditu zelula endotelialak, hau da, odol-hodien barne-azala estaltzen duten zelulak. Odol-hodiei kalte egiten dienez, plaketak ezin dira gatzatu, eta gizakiek shock hemorragikoa izaten dute, odol ugari galduta.

Historia

Ebola birusa 1976. urtean atzeman zuten aurrenekoz[1], Nzara (Sudan) eta Yanbuku (Kongo) herrietan aldi berean gertatu ziren bi izurritetan. Bigarren herri hori Ebola ibaitik gertu dago; hortik dator gaixotasunaren izena.

Izurriteak

2014koa kontuan hartu gabe, aurreko izurrite larriena 2000. urtean jazo zen, Ugandan. 400 pertsona kutsatu ziren, eta horietatik 170 hil ziren. Batez ere Afrikako oihan tropikaleko herrixketan gertatu dira izurriteak. Bi ezaugarrik ezberdindu zituzten 2014ko izurritea eta lehenago izandakoetatik: kasu asko zeudela eta gune oso jendetsuetan.[2].

Kutsaketa

Birusa animalia basatietatik gizakietara igarotzen da, eta, gizakien artean, gaixorik daudenen odola, likido organikoak edo ehunak ukituz kutsatzen da. Gizakientzako infekzio iturri nagusia tximinoak izan dira, baina Pteropodidae familiako saguzarrak dira birusaren eroale naturalak.

Sintomak

Sukar handia eta bat-batekoa; ahultasuna; mina muskuluetan, eztarrian eta buruan; oka egiteko beharra; diarreak eta zauriak larruazalean dira sintomarik nabarmenenak.

Lehen seinaleak

Oro har, 5 eta 10 egun artean pasatzen dira gaixotasuna kutsatzen denetik lehen sintomak agertu arte. Dena dela, batzuetan 2 eta 21 egun artean igaro dira lehen seinaleak agertu arte.

Diagnosia

Batez gernuan azterketa eginez egiten da diagnostikoa. Gernu lagin horiek oso kutsakorrak dira eta kontu handiz kudeatu behar dira.

Pronostikoa

Ebola gizakiak ezagutzen duen gaixotasun hilgarrienetakoa da. Heriotza tasa %25-90ekoa da. Lehen sintomak agertzen direnetik gaixoa hil arte 2-21 egun igaro litezke.

Tratamendua eta prebentzioa

Oraindik ez dago ebolaren aurkako tratamendurik, baina txerto batzuk probatzen ari dira. Hainbat sendagai probatzen ari dira, baina oraingoz ez dago ebola prebenitzeko txertorik.

Ikus, gainera

Erreferentziak