Edith Alleyne Sinnotte

Edith Alleyne Sinnotte (Liverpool, Erresuma Batua, 1871a – Balwyn, Victoria, Australia, 1947ko azaroaren 15a) idazle anglo-australiarra izan zen[1]. Lehen esperantozko emakume eleberrigile gisa ezaguna da[2].

Edith Alleyne Sinnotte

Bizitza
JaiotzaLiverpool, 1871
Herrialdea Australia
 Erresuma Batua
HeriotzaBalwyn (en) Itzuli eta Victoria1947ko azaroaren 15a (75/76 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakesperantoa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakesperantista eta idazlea

Bizitza

1871n jaio zen Liverpoolen, Walter Powell Sinnotte eta Isabella Baylisen familian. Esperantoa Erresuma Batuan ikasi zuen, 1894an Australiako Melbournera emigratu aurretik[1]. 1930eko abenduan William Henry Mumfordekin ezkondu zen Melbourneko Hirutasun Santuaren elizan[3].

Britainia Handiko Esperanto Elkarteko kidea eta Mont Albert esperantista elkarteko adarreko presidentea izan zen[4]. 1918an Lilio eleberria argitaratu zuen Londresen Britainia Handiko Esperanto Elkarteak[5]. Emakumezko idazlearen esperantozko lehen eleberria bihurtu zen[2].

Edith Alleyne Sinnotte bat-batean hil zen 1947ko azaroaren 15ean bere etxean[6][7].

Erreferentziak

Kanpo estekak