Eiichirō Oda

Mangaka

Eiichiro Oda (japonieraz: 尾田 栄一郎 Oda Eiichirō?, Kumamoto, 1975eko urtarrilaren 1a) mangaka japoniar bat da, One Piece mangaren sortzailea izateagatik ezaguna. Mundu osoan zabalduta dauden 470 milioi kopia baino gehiagorekin, One Piece da inoizko mangarik eta komikirik salduena, Oda fikziozko egilerik salduenetako bat bihurtuz.[1] [2]One Piece-en ospeak, Oda mangaren historia aldatu zuten artistetako bat izendatzea ekarri zuen.[3]

Eiichirō Oda
Bizitza
JaiotzaKumamoto1975eko urtarrilaren 1a (49 urte)
Herrialdea Japonia
Lehen hizkuntzajaponiera
Hezkuntza
HeziketaKyushu Tokai University (en) Itzuli
Hizkuntzakjaponiera
Irakaslea(k)Masaya Tokuhiro
Jarduerak
Jarduerakmangaka, ilustratzailea, executive producer (en) Itzuli eta gidoilaria
Enplegatzailea(k)Shūeisha
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm1520917 Allocine: 203580 Rottentomatoes: celebrity/eiichiro_oda Allmovie: p454232 Metacritic: person/eiichiro-oda TV.com: people/eiichiro-oda
Instagram: eiichiro.oda iTunes: 482541986 Last fm: Eiichiro+Oda Musicbrainz: 28f8be07-d785-4d1f-a5e4-1f4d9eba1290 Edit the value on Wikidata

Lehen urteak

Eiichiro Oda 1975eko urtarrilaren 1ean jaio zen Kumamoton, Japonian. Manga artista izatea nahi zuela lau urterekin erabaki zuen, modu horretan “benetako lan bat” ekiditeko asmoz.[4] Bere influentzia handiena Akira Toriyama, eta honek sorturiko Dragoi Bola, dira.[4][5] Piratengan duen interesa Vicky Bikingoa izeneko animaziozko telesail ezagunak eragin zuen.[6] "Pandaman" izeneko pertsonaia bat aurkeztu zuen Kinnikuman borroka profesionaleko manga klasikorako. Pandaman, manga horren kapitulu batean erabiltzeaz gain, Odaren obretan agertzen den kameo bat bezala itzuli zen.

Ibilbidea

17 urterekin, Odak Wanted! lana aurkeztu eta hainbat sari irabazi zituen. Horrek Weekly Shōnen Jump aldizkarira eraman zuen, non Shinobu Kaitaniren Suizan Police Gang mangako laguntzaile bezala egin zuen lan, Masaya Tokuhiroren Jungle King Tar-chan eta Mizu no Tomodachi Kappaman mangetara aldatu aurretik.[4]

18 urterekin arrakasta handia lortu zuen 1993an argitaratutako Kami kara mirai no Present, bere lehen lan profesionalarekin. Urte berean, Weekly Shonen Jumpek antolatutako hileko talentu lehiaketa irabazi zuen, The Lonely Demonekin. 19 urterekin, Nobuhiro Watsukiren laguntzaile bezala hasi zen lanean Rurouni Kenshin mangan.[7]

1994ean Monsters marraztu zuen Autum specialen (Weekly Jumpen sasoiko aldizkaria). 1996 amaieran Odak pirata tematikako bi one-shot argitaratu zituen “Romance Dawn” izenarekin.[8] [9] Romance Dawneko protagonista Monkey D. Luffy da, ondoren One Piece-eko protagonista bilakatuko zena.

1997an, One Piece lehenengoz argitaratu zen Shōnen Jump aldizkarian. Sailak "Hot Step Award" saria jaso zuen, urtero aldizkarian argitaratutako lan onenari ematen zaion saria. Mangak 100 milioi bolumen saltzea lortu zuen 2005eko otsailean,[10] 200 milioi baino gehiago 2011ko otsailean,[10] 320.866.000 kopia zituen inprimatuta mundu osoan 2014ko abenduan,[11] 430 milioi bolumen zirkulazioan mundu osoan 2017ko urritik aurrera,[12] 440 milioi kopia saldu zituen 2018ko maiatzetik aurrera[13] eta 450 milioi kopia zeuden inprimaturik 2019ko martxoan.[14]

2008ko inkesta batean Oda Japoniako bosgarren manga artista onena izendatu zuten. Yoshihiro Togashi, YuYu Hakusho eta Hunter × Hunterren sortzailearekin partekatu zuen tokia.[15] Mangaren historia aldatu zuten mangakei buruzko 2010eko inkestan, Oda laugarren postuan geratu zen.[16]

One Piece-en hamargarren film animaturako, Strong Worlderako, Odak filmaren istorioa sortu zuen eta 120 marrazki baino gehiago marraztu zituen gida gisa.[17] Odak eta Akira Toriyamak Cross Epoch izeneko crossover one-shot bat sortu zuten 2007an, Toriyamak sorturiko Dragoi Bola eta Odak sorturiko One Piece mangen pertsonaiak dituena. 2013an bakoitzak Gaist Crusher bideo-jokorako Gaist pertsonaia bat diseinatu zuten.[18]

Bizitza Pertsonala

2004ko azaroaren 7an, bi urteko harremanaren ondoren, Oda Chiaki Inabarekin ezkondu zen. Inaba, 1978ko urtarrilaren 4ean eta Kanagawa prefekturan jaioa, aktore eta modelo bat da, 2002an Jump Festeko atal berezi batean Nami antzeztu zuena. Ekitaldi hartan 24 urteko neska gazteak bere senarra ezagutu zuen, garai hartan 26 urte zituena.[19] Gaur egun, senar-emazteek bi alaba dituzte, zaharrena 2006an jaioa.[20] Bere errutinazko lana dela eta, Odak gauez hiru orduz bakarrik egiten du lo.[21]

2009an emakume bat atxilotu zuten 2007ko iraila eta abendua bitartean Odari mehatxuzko ehun mezu elektroniko bidaltzeagatik. Emakumearen senarra Odaren bulegoan zegoen laguntzaile bat zen, kaleratua izan zena.[22]

Manga

  • One Piece (1997-Gaur egun)
  • Wanted! (1998), One-Shot hauen bilduma:
    • Wanted! (1991)
    • God's Gift for the Future (1993)
    • Itsuki yakou (1993)
    • Monsters (1994)
    • Romance Dawn (2. bertsioa, 1996)
  • Dragon Ball x One Piece: Cross Epoch (2007)
  • One piece x Toriko x Dragon Ball Z : Cross Epoch (2013)

Filmak

  • One Piece Film: Strong World (2009) – Jantzien diseinua, izakien diseinua, historia eta ekoizle exekutiboa
  • One Piece Film: Z (2012) – Pertsonaien diseinua, jantzien diseinua eta ekoizle exekutiboa
  • One Piece Film: Gold (2016) – Pertsonaien diseinua (Lasto Txapelen jantzien diseinua; Carina, Tesoro, Dice eta Baccarat pertsonaien diseinua) eta ekoizle exekutiboa
  • One Piece: Stampede (2019) – Pertsonaien diseinua, jantzien diseinua eta sorkuntza gainbegiralea

Erreferentziak

Kanpo estekak