Elena Furiase

aktore espainiarra

Elena Dolores Furiase González (Madril, 1988ko martxoaren 9a -) madrildar aktorea eta idazlea da. 2006an telebistako El internado telesailean egin zen aktore ezaguna.[1][2] 2023an kaleratu zuen lehen eleberria, gazteentzako El mundo secreto de Árbar.[3]

Elena Furiase

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElena Furiase González
JaiotzaMadril1988ko martxoaren 9a (36 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
AmaLolita Flores
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea

elenafuriaseweb.es
IMDB: nm2645106 TCM: 11492332
Twitter: FuriaseElena Instagram: elenafuriase Edit the value on Wikidata

Biografia

1988ko martxoaren 9an jaio zen Madrilen. Lolita Flores abeslariaren eta Guillermo Furiase enpresaburu argentinarraren alaba da. Lola Floresen eta 'El pescailla' zituen aitita-amamak. Espainiako artista familia ezagunenetako batekoa da, Los Flores. Musikan aritzen den neba txikia du, Guillermo Antonio. Rosario Flores kantaria izeko du eta Antonio Flores kantaria osaba zuen. Azken horren alaba, Alba Flores lehengusina aktorea da.

2006an hasi zen ikus-entzunezko komunikazioa ikasten, baina El internado seriean Vickyren pertsonaiarekin izandako interpretazioaren eta ospearen ondorioz, ikasketak utzi zituen.

Ibilbidea

Aktore

Bere lehen proiektua "El internado" telesaila izan zen. Proiektu hori hasi eta gero, Elenak bere potentziala erakutsi zuen. 2007tik 2010era bitartean, Antena 3katean El internado telesail arrakastatsuaren protagonistetako bat izan zen. Elenak bizia ematen zion Vickyren pertsonaiari.[4]

2008an, El libro de las aguas delakoan hartu zuen parte, Álex Gonzálezekin batera.[5]

2009an, bi filmetan hartu zuen parte: Cruzando el límite, Xavi Giménezek zuzendua, eta The Anguish, Jordi Mesak zuzendua.[6]

2010ean José Luis García Sánchezek zuzendu zuen Don Mendo Rock ¿La venganza? filmean hartu zuen parte Paz Vegarekin. Gainera, Imperium serieko kapitulu batean parte hartu zuen, Petra interpretatuz.[7]

2011n Crimen perfecto antzezlanaren protagonista izan zen, Víctor Condek zuzendari zela.[8]

Medikuak hala gomendatuta, Crimen perfecto antzezlana utzi eta Antena 3en Bandolera telesailean sartzeari uko egin behar izan zion.[9]

2012an, Sombras webseriean parte hartu zuen, Aly interpretatuz.

2013an, Antena 3eko Amar es para siempre telesailean hasi zen lanean, Olgaren pertsonaia interpretatuz.[10][11] Imprescindibles saioan parte hartu zuen, Alba Flores lehengusinarekin batera, TVEk Lola Flores amonari buruzko dokumental batean.[12] Pablo Morenok zuzendutako Un dios perdido filmean, eta Diente por diente film laburrean.[13][14]

2015ean, Gym Tony telesaileko kapitulu batean hartu zuen parte, Paularen pertsonaia interpretatuz, eta hiru film grabatu zituen: Poveda, Luz de Soledad eta Harvey Johnson.[15][16]

2016ko urtarrilean, Cuéntame como pasó telesailaren “El último Ferry” kapitulua emititu zen, Graciaren pertsonaia interpretatuta.[17][18]

2018ko urtarrilaren 1ean Antena 3 katean epaimahaikide izan zen Tu cara me suena 6 gala berezian.[19][20]

2020ko irailean hasi zen TVEko La 1eko Como sapiens sukaldaritza-saioan parte hartzen.[21]

2020ko abenduan, William Shakespeareren Como gusteis antzezlanean oinarritutako Rosalinda [22] estreinatu zen zinema aretoetan, Ramón Luquek zuzenduta. [23][24]

Idazle

Irakurzalea izan da eta txikitatik kontakizun laburrak idatzi ditu. 2023an hasi zen literaturan gazteentzako El mundo secreto de Árbar eleberri batekin.[3]

Filmografíia

Zinema

UrteaLanaPertsonaiaZuzendariaOharrak
2008El libro de las aguasAmaliaAntonio Giménez-Rico
2009Cruzando el límiteSandraXavi Giménez
The AnguishMartinaJordi Mesa
2010Don Mendo Rock ¿La venganza?JazmínJosé Luis García Sánchez
2012RotosChicaRoberto Pérez ToledoFilm laburra
Cuándo la luz roja se apagueSaraJerónimo CanteroFilm laburra
Síndromes, vol.1: EstocolmoLunaSergio GonzálezFilm laburra
2013Un dios prohibidoTriniPablo Moreno
Diente por dienteJuliaÁlvaro P. SolerFilm laburra
2014CaracolMadreRomán ReyesFilm laburra
Creo que te quieroLauraLucía Forner SegarraFilm laburra
2015En caminoPaulaAngelo KhemlaniFilm laburra
Yo no he sidoAlbaÁngel RipaldaFilm laburra
2016Luz de SoledadMagdalenaPablo Moreno
Harvey JohnsonCarter kapitainaVíctor López Muñoz
Tu último díaMaríaArturo García ZamudioFilm laburra
PovedaPepita SegoviaPablo Moreno
2020RosalindaCeliaRamón Luque
Vampus Horror TalesMartaManuel Martínez Velasco
2022Bien, bienMaríaÁlvaro García CompanyFilm laburra
2023VenusPalomaVíctor Conde
La sirvientaJuliaPablo Moreno

Telebista

Telesailak

UrteaLanaPertsonaiKateaOharrak
2007 - 2010El internadoVictoria «Vicky» MartínezAntena 371 atal
2012ImperiumPetraAtal 1
SombrasAly5 atal
2013Amar es para siempreOlga LozanoAntena 348 atal
2015Gym TonyPaulaCuatroAtal 1
2016Cuéntame cómo pasóGraciaLa 1Atal 1
El Ministerio del TiempoMicaela AmayaAtal 1
2016 - 2017¿Qué fue de Jorge Sanz?ElenaCanal+Atal 2
2018Centro médicoEva Soria medikuaLa 162 atal
Arde MadridCarmen MateoMovistar Plus+Atal 1
2023Mía es la venganzaLucía SerranoTelecinco / Divinity? atal

Saioak

UrteaLanaOharrak
2008PasswordGonbidatua
2013ImprescindiblesDokumentala
2014Todo va bienLaguntzailea
2015En la tuya o en la míaGonbidaua
2018Viajeras con BAurkezlea
Tu cara me suena: Concierto de Año NuevoEpaimahaikidea
Dicho y hechoLehiakidea - 4. sailkarua
2019MasterChef Celebrity EspañaLehiakidea - 5. kanporatua
2020 - 2021Como sapiensLaguntzailea
2021Aquí la TierraLaguntzailea
202325 palabrasGonbidaua
Grand Prix del veranoGonbidaua

Antzerkia

UrteaLanaPertsonaiaOharrak
2002Teatro fantásticoColombinaAinhoa Amestoy d'Ors
2004Un beso para la bailarina verde o cómo perderse en el ThyssenGirasoles
2006En alta marGrande
2008 - 2009Olvida los tamboresAliciaVíctor Conde
2011Crimen perfectoGrace Kelly / Margot Wendice

Bideografia

  • 2009: «La Lola» Radio Macandé.

Bizitza pribatua

2018ko martxoaren 19an, Instagram kontuaren bidez, lehen semearen haurdunaldia berretsi zuen. Bere bikotekidea Gonzalo Sierra Martín-Garea musikaria da, Guillermo Antonio nebaren laguna.[25] 2018ko urriaren 12an jaio zen Madrilen bere lehen semea, Noah Sierra Furiase.[26] 2021eko irailaren 18an, semearen aitarekin ezkondu zen Monteenmedioko Dehesa delakoan, Vejer de la Fronteran. 2022ko uztailaren 4an jaio zen Madrilen bere alaba, Nala Sierra Furiase.

Erreferentziak

Kanpo estekak